Hemen zaude:
Herrialde garatuetako babes sozialeko sistemek ahalegin handia hasi dute azken urteotan beharrezko zainketa eta arreta jasotzen ez duten haurren kopurua, modu desegokian tratatzen direnak eta, oro har, oinarrizko eskubiderik ez daukaten haurren kopurua ahalik eta gehien murrizteko.
Gizarteak bere gain hartu du gurasoek umeengan ustez daukaten “jabetza” erabiltzeko “eskubidearen“ aurretik haurren ongizatea jartzeko betebeharra. Hala ere, zaila da haur bakoitzaren segurtasuna eta garapena babesten hasteko irizpideak eta mugak ezartzea, familiaren bizitza pribatuan sartu behar bada ere.
Aurrerapen teknologiko eta sanitarioei esker, bai eta gizarteak balio berriak garatu izanari ere, hainbat kulturatan aldatu egin da haurtzaroa ikusteko modua. XIX. mendearen azken erdian agertu ziren haurra babesik gabe geratzearen egoeratzat joko diren lehen hurbilketak. Hortxe hasi zen haurrak babesteko nolabaiteko ardura eta mendebaldeko gizarte aurreratuenetan sakon sartu zen, umeenganako jokabide sozialetan gertatzen ari ziren aldaketen ondorioz.
Umeenganako arretaren inguruan sektore profesional eta sozial batzuek zeukaten ardura 1960ko hamarkadan gauzatu zen. Nazio Batuen adin txikikoen Eskubideen Bilerak “haurraren interes gorenaren” hastapena proposatu zuen. Euskal Autonomia Ekidegoko Autonomia Estatuaren 13.23. artikuluak eskumen esklusiboak ematen dizkio Autonomia Erkidegoari haurren babesaren arloan, eta Gizarte Gaietako Saileko Haur eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio umeen babesaren inguruko eskumenak garatzea.
Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Erakundeen Arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/83 Legeak azken horiei ematen die euren lurraldean erakunde komunek Gizarte Laguntza eta haur eta gazteen inguruko politikaren arloan dauzkaten legeak betetzeko ardura.
Abenduaren 31ko 152/1985 Foru Dekretuaren bidez egindako eskumenen transferentziaren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekintza Sailak betetzen ditu haurren babesaren inguruko funtzioak bere lurraldean.
Gizartekintza Saileko Umeen Zerbitzuak dauzka adin txikikoen babesaren kudeaketa eta erantzukizun funtzioak. Horren ondorioz, Zerbitzu horretako Haurrentzako Plana atal hauetan egituratu da:
Diputazio kalea, 7, beheko solairua, 48009 Bilbo (Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea). Sarbidea: Moyuako metroa, Aldundirako irteera
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia