saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zarata

Informazioa

Trena geltokira heltzen. Gizona belarriak estaltzen, zaratatik babesteko. Jendea paseatzen.

Bizkaiko ingurumen-zarata -hots gogaikarri eta ezordukoari deitzen diogu zarata-, gaur egun, kezkatzeko arrazois bat da sortzen dituen arazo larriengatik eta osasunean, pertsonen jokabidean, gizon-emakumeen ekintzetan eragina duelako eta ondorio psikologikoak eta sozialak dakartzalako.

Zarataren iturriek eduki duten bilakaera Bizkaian Europa mailan eduki duenaren antzekoa izan da eta, azkeneko urte hauetan, erregularki eta arin hazi izanak garbi uzten du orain arte zarataren aurka eginiko jarduerak ez direla nahikoak izan hiritarrak kutsadura mota honen aurka babestu ahal izateko. Gero eta indar handiagoz ari zaigu agertzen Hiri.ingurumenaren erasorik nagusienetako bat bezala eta gure lurralde historioko hirietako bizi kalitatea urritzearen arrazoletako bat bezala.

 Giza jarduerek sortzen duten ingurumen-zarata areagotu egin da, neurri handi batean, azkeneko hamarkadetan eta denboran nahiz espazioan zabaldu egin da, batez ere, jende asko bizi den hirietan.

 Azken hogei urteotan sortu den energia akustikoaren kopurua, guztira, bikoiztu egin da herrialde industrializatuetan. Igoera hori oso loturik dago hiri zonaldeetako biztanleria-dentsitatea igotzearekin gero eta gehiago erabiltzearekin.

 OCDE (Organization for Economic Cooperation and Development) erakundeko iturrien arabera, ibilgailuen zirkulazioa hirukoiztu egin da 1960.urtetik 1985.urtera bitartean, eta aireko trafikoa hamar aldiz gehiago hazi da denbora berean. Garraiobideen garapen izugarri honek eta bere erabilerak ingurumen-zarata nabarmen haztea ekarri du, lehenik hiri guneetara zabaldu da eta, batzuetan, baita nekazal inguruetara ere.

 Zarata jasan behar izaten duen jendeari dagokionez, garraiobideek sortzen duten zarata nagusi da oraindik, batez ere, ibilgailuen zirkulazioak sortzen duena, %14ak jasan behar duelako zarata hori beste zarata-iturriekin alderatuz.

Etorkizunari begira eta ingurumen-zaratak Bizkaian edukiko duen bilakaerari gagozkiola, hurrendo urteetarako aurreikusten dena da zarataren aurka martxan jartzen ari diren edo hemendik aurrera jarriko diren neurrien baitan ezezik, eman daitezkeen aldaketa sozio-ekonomiko eta teknologikoen baitan ere egongo dela zarataren bilakaera hori.

Dena den, garbi dagoela, dirudi jokabideetan eragiteko helburu garbi eta zehatzak planteatzea beharrezkoa dela, era malgu eta errealista batean, ekimenak bultzatuz eta baliabide normatibo eta ekonomikoak bideratuz, horrela, etorkizun hurbil batean Bizkaiko biztanleriak ingurumenean zarata-maila egokiak edukiko ditu.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

Gehiago jakin nahi baduzu

Ingurua

 
Aldundiaren logotipoa