saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ardoa: Bizkaiko Txakolina

Informazioa

Bizkaiko Nekazaritzako Elikagaien Sektorea
 
 

Historia osoan, Bizkaiak ardo-tradizio handia izan du, eta tradizio hori gaur egunera arte iritsi da. Ardoen aspaldi-aspaldiko produkzioak, beste ardo-eskualde batzuekiko harremanek eta kalitate handiko ardoen salerosketak nahiz kontsumoak agerian jartzen dute hori.

Bizkaian, antzinako Jaurerriaren hasieratik eta Erdi Arotik aurrera, tokiko hiribilduen eta herrien kontsumora eta hornidurara bideraturiko bitibinikultura garatu zen. Zenbait mendetako hedapen aldi batzuen ostean, krisi bitikolak egon ziren, batez ere XIX. mende erdialdetik aurrera, eta horiek arriskuan jarri zuten ardo mota bat, “Bizkaiko Txakolina”, Bizkaiko gizarteko bizitzan eta ohituretan oso sustraiturik zegoena.

Hala eta guztiz ere, XX. mende amaieran, produktore talde txiki baten esfortzuari eta Euskadiko administrazioen laguntzari esker, mahatsaren laborea suspertu eta gure ardo tradizionalaren prestakuntza hobetu egin zen.

Tradizio, hobekuntza eta modernatze horren eraginez, 1994an Bizkaiko Txakolinaren Jatorri Izendapenaren onarpen ofiziala egin zen; horren Kontseilu Arautzaileak ardoen kalitatea kontrolatu, zaindu eta babesten du, eta gainera, etorkizun oparoa eskaintzen dio sektoreari.

Bizkaiko Foru Aldundiak, gure txakolinaren defentsan eta hobekuntzan izandako ibilbideari jarraituz, sektoreko teknologiak eta sektorearen sustapena nahiz garapena bultzatzeko jarduketak egin ditu, honako honen bitartez:

Txakolinaren Ikasgela
 
 
 

e-mailez bidali