saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Landa-turismoarentzako laguntzak

Informazioa

Landa-Turismoa
 
 

Euskal Herriko nekazaritza-ustiategiei dagokienez, Nekazaritza Politika Autonomikoaren helburuen artean, baliabide erabilgarriak ezin hobeto erabiltzera bideratutako helburuen artean, landa-turismoa “nekazaritzan jarduten duten pertsonen errenten osagarri” bihurtzeko neurriak daude.Turismo, artisautza eta nekazaritzako diru-sarrerak ziurtatzea da asmoa, elkarren osagarri izanda, nekazariaren bizi-baldintzak eta Erkidegoko bizilagunenak hobetzeko balio dezaten.

Laguntza horiek araupetzen dituen araudia

Jarraian Erkidegoan nahiz Europan laguntza horiek araupetzen dituen araudia bildu dugu; hona hemen arau horien laburpena:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Araudia:
    Otsailaren 19ko 22/2002 Foru Araua, martxoaren 7an argitaratua, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza-ustiategientzako eta landa-inguruneen garapen eta egokitzapenerako laguntzei buruzkoa.
  • Eusko Jaurlaritzaren Araudia
    Azaroaren 30eko 243/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategietarako, landa-inguruneen garapen eta egokitzapenerako, eta basogintzarako laguntzak arautzen dituena.
  • Europar Batasunaren Araudia:
    Kontseiluaren 1257/1999 EB Araudia , maiatzaren 17koa, Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren (NBBEF) kargurako landa-garapenerako laguntzari buruzkoa. Araudi horren bidez zenbait arau aldatu eta indargabetzen dira.

FINANTZIAZIOA:

Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.

BATERAKO FINANTZIAZIOA:

Europar Batasuna.

Aholkularitza

Erabiltzaileek landa-turismoaren inguruko hainbat gairi buruzko aholkuak jaso ditzakete: jardueraren ezaugarriak, laguntzak, proiektuaren baldintza teknikoak, etab. Horretarako, honako toki hauetara jo dezakete:

  • Landa-turismoaren LogelaBizkaiko Turismo Saila.
  • Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak.
  • Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua.
  • Mendiko Nekazaritza Elkarteak.
 

Izapideak

Ustiategia dagoen udalerriari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoaren bidez; zehaztutako dokumentuak aurkeztu behar dira. Eskabideak urteko lehenengo hiruhilekoan aurkeztu behar dira.

Landa-ingurunean landa-turismoko establezimenduak araupetzen dituzten arauak

 
Araudia:

Landa-turismoko establezimenduen baldintzatzaileak

Dekretutik esanguratsuenak hautatu dira:

  • NegutegiKOKAPENA:nekazaritza - ustiategietan. Establezimendu-multzoa edo establezimendua , integratuak, etxebizitza gisa erabili eta ustiategi bateko beharrizanak asetzeko.
  • NEKAZARI IZAERA: nekazaria izan behar da, modu iraunkor eta mugagabean, behintzat 10 urtez.
  • ESTABLEZIMENDUAREN EDUKIERA: gutxienez lau plaza eta gehienez hamabi (ohe osagarriak kontuan izan gabe).
  • BALDINTZA TEKNIKOAK: elektrizitatea, berokuntza, telefonoa, su-itzalgailuak, botikina, sarbideak eta beste zenbait gauza izan behar ditu.
  • Gela bikoitzen azalera: gutxienez 12 m2.
  • Banako gelen azalera: gutxienez 7 m2.
  • Gelen altuera: gutxienez 2,5 metro (txapitula-formako geletan gutxieneko altuerak azaleraren %60 hartu behar du).
  • Bainugela-kopurua: gutxienez bainugela oso bat lau plazako.
  • Bainugelen azalera: 4 m2 gutxienez geletatik kanpo badago, eta 3 m2 gelaren barruan egonez gero.
  • Landa-turismoaren LogelaZuzeneko aireztapena: gelako gutxienez 1,20 m2-ko azalerako leihoak, gelaren oinplanoaren %8.
  • Ohe osagarriak erabiltzea: gehienez bi logelako, betiere logelaren azalera ezarritako gutxiengoa baino %25 handiagoa bada (ohe osagarriko).
  • GUTXIENEKO ZERBITZUAK: ostatua eta gosaria. Bezeroei beste zerbitzu hauek ere eskaini ahal zaizkie: bazkaria eta afaria, sukaldea erabiltzeko aukera, artisautza eta ustiategiko produktuak erosteko aukera, arropa garbitu eta lisatzeko aukera eta baliozko gauzak zaintzea.
  • ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURU-POLIZA: 60.101,21 €-koa, gutxienez.
 

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa