Hemen zaude:
Ingurumen Sailak ura behar bezala kudeatzeko beharrizanaren garrantzia azpimarratu nahi du. Halaber, plangintza modernoa aplikatu ahal izateko, datu hidrometeorologikoen serie fidagarria behar da, eskuragarriak diren baliabide hidraulikoak eta muturreko balioak nabarmendu daitezen.
Aplikazio horrekin mundu guztiak gure ibaien bilakaerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango du.
Hori dela bide, urte hidrologiko bakoitzaren itxierarekin batera, gure estazioen eguneroko datuei buruzko informazioa aurkeztuko dugu.
Datuen etengabeko gehikuntza kontuan hartuta, eta datuen deskarga egokia burutzeko xedearekin, gure aplikazioa bi zatitan banandu dugu:
Aplikazioa Windows 2000/XP sistemei zuzenduta dago.
Hona hemen aplikazioa abian jartzeko gutxieneko ezaugarriak:
GARRANTZITSUA: Datuak behar bezala ikusteko ezinbestekoa da ordenagailuan “Americana” idazkera aukeratuta izatea. Horretarako, bisoreak egiaztapena egingo du eta aplikazioa exekutatzean unean-unean hori aukeratu eta ostean berriro hori ezarriko du.
Instalazio-mota horrekin, datuen erabilera erraza eta azkarra izatea nahi dugu. Beraz, datuen bisorea behin bakarrik instalatuko da eta datuak urtean-urtean gehitu egingo dira.
Honela jardun beharko dugu 1. instalazioan:
Bertsio zaharrak kendu behar dira, modu honetara:
.../Hasiera/Konfigurazioa/Kontrol-panela/Programak gehitu edo kendu. "Anuario de Aforos DFB" deritzon sarrera dagoen ikusi behar da; sarrera hori badago, ezabatu egin behar da.
Egiaztapena egin ondorik, benetako instalazioari ekingo diogu:

OHARRA: BALDIN ETA IKUSTAILEA INSTALATZEN DENEAN INSTALAZIORAKO AURREZ EZARRIRIK DAGOEN DIREKTORIOA ALDATU BADA, URRATS HORI BEHAR BEZALA EMATEKO, ZEUK AUEKRATU DUZUN DIREKTORIOAN AURKITU BEHAR DUZU, ETA "DATOS" DERITZON KARPETAREN BARRUAN DESKONPRIMATU.
Hurrengo urteetan, datuak eguneratzea besterik ez duzu egin beharko, eta horretarako "3" urratsean adierazi bezala jardun behar duzu.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia