Behi, Ardi eta Ahuntzen Esne Gordinaren Kalitateari Buruzko Programa
Deskribapena
Euskal Autonomia Erkidegoko derrigorrezko programa.
Aplikazio-Eremua
Esnea ekoizteko ustiategiak.
Helburuak
Esnea ekoitzi ahal den ustiategien osasun eta higiene baldintzak esnearen kalitatea kontrolatu eta ebaluatzea.
Jarduketak
-
Lehenengo esne-erosleek edo ekoizleek eurek egiten dituzten esne-analisien emaitzak kontrolatzea.
-
Esne-lagin ofizialak hartzea. Bai ausazko laginketak bai arautegia betetzen ez dutela ikusten den ustiategientzako laginketak egiten dira.
-
Ustiategietan esne gordina ekoizteko osasun eta higiene baldintzen gaineko inkestak.
Legezko Oinarria
Behien Entzefalopatia Espongiformea prebenitu eta Ekiditzeko Programa.Igo
Deskribapena
Euskal Autonomia Erkidegoko derrigorrezko programa.
Aplikazio-Eremua
Behi-ustiategi guztiak.
Helburuak
BEE gaitzak jotako animaliak detektatzea, material arriskutsu zehatzen elikapen-katea ezabatzea eta animali jatorria duten proteinadun irinen bitartezko animali elikadura ezabatzea
Jarduketak
-
Bai pentsu-fabriketan bai ustiategietan animaliak elikatzeko erabilitako substantziak kontrolatzea.
-
Hilotzak biltzea eta baimenduriko transformazio-plantetan ezabatzea.
-
Material Arriskutsu Zehatzak (MAZ) kontrolatu eta hondatzea.
-
Albaitariak giza kontsumorako eskaintzekoak diren behi guztiak aztertzea.
-
Transformazio-lana kontrolatzea.
-
Ustiategian hildako animalia guztiei eta eskainitako 24 hilabetetik gorako behi guztiei gaitzak detektatzeko test azkarrak aplikatzea.
Legezko Oinarria
Behien Infekzio-Errinotrakeitisa (IBR) kontrolatzeko ProgramaIgo
Deskribapena
Bizkaiko borondatezko programa, erkidegobarneko eta gainontzeko herriekiko merkataritzari begira kalterik gabekoak diren ustiategiak lortzea xede duena.
Aplikazio-Eremua
Genealogi liburuei atxikitako haragi eta esnetarako behi-aziendaren ustiategiak
Helburuak
-
Gaitzaren nagusitasunaren berri jakitea eta IBR-rik gabeko ustiategiak lortzeko kontrol-neurri egokiak aplikatzea.
-
Gaitza animalia gaitzak joak, seropositiboak, hazia eta abar sartuz zabaltzea saihestea.
Jarduketak
Hiru mailatan burutzen dira: berriro hazteko zentroa, hazitarakoen zentroa eta ustiategiak.
-
Berriro hazteko zentroa: sarrera prebenitzea eta kontrolatzea, egonaldiko zainketa, eta irteerarako Negatibotasuna bermatzea.
-
Hazitarakoen zentroa: banakako begiraketa etengabea eta haziaren osasunaren bermea.
-
Ustiategiak: txerto markatzaileak erabiltzea, seropositiboak ezabatzea, animalia berrien sarrerako kontrola eta IBR-rik gabeko ustiategien kalifikazioa.
Legezko Oinarria
Lotune honetan kontsulta ditzakezu animali gaitzen kontra borrokatzeko Eskuliburu Praktikoak, Osasun Programak, Alertako Planak
[AOAS] :: Albaitaritzako Osasun Alertarako Sarea ::