saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Albaitariaren Medikamentua

Informazioa

Animalien Osasuna
 
 

Sarrera

Egun gero eta kezkatzenago gaitu hornidurako animaliengan albaitaritzako sendagaiak bereizi gabe, gehiegitan eta oker erabili eta elikagaietan haien hondakinak agertzeak. Izan ere, horrek arrisku larria ekarri ahal du herri osasunarentzat.

Egoera hori dela zio, animali jatorriko elikagaiak, animalia bizidunak eta ustiategiak gehiagotan zaintzen dira, albaitarien sendagaien preskripzioa kontrolatzenago da, administrazio-espedienteak, judizioko prozesuak eta abar hasten dira...

Bizkaiko Foru Aldundiaren jarduketak

Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak honako helburu hauek dituzten jarduketak garatzen ditu:

  • Legez kontrako tratamenduak detektatzea.
  • Bai albaitaritzako medikamentuen hondakinek bai plagiziden eta ingurumen-poluitzaileen gehieneko mailek indarrean dagoen arautegian ezarritako gehieneko hondakin mailak betetzen dituztela egiaztatzea.
  • Hondakinok zergatik dauden aztertu eta azaltzea.

Jardunketa hauek honakook osatzen dituzte:

  1. Hondakinak Ikertzeko Nazio Plana (HINP).
  2. Esne Gordinaren Kalitatea Kontrolatzeko Programa.
  3. Albaitaritza-tratamenduak erregistratzeko liburua eta albaitariaren errezeta erabiltzea kontrolatzea.

Albaitaritza-Medikamentu eta Beronen Hondakinei buruzko Lege-Markoa

Erkidego-arautegia
Estatuko Arautegia
Autonomi Arautegia

Nola Saiestu Esneko Inhibitzaileak

 

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa