saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Museoaren zerbitzuak

Informazioa

 
 

GIDATUTAKO BISITAK

  • Taldeen bisita gidatuak: El Pobaleko burdinolak bisita gidatuak eskeintzen ditu, egunero, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Bisitaren iraupena 45 minutu edo ordu bateko izaten da. Goizez lau bisita programatuta daude. 10.00, 11.00, 12.00 eta 13.00etan; arratsaldez, hiru: 16.00, 17.00 eta 18.00etan.
  • Ikasleen taldeetarako bisitak: aldez aurretik erreserbatu behar dituzte, telefonoz edo posta elektroniko bidez. Ordutegia erreserba bakoitzean adostu behar da.
  • Bisiten erreserba: telefono bidez (629.271.516) edo info@elpobal.com posta elektronikoko helbidearen bidez.

LIBURUTEGIA

Jendeari oro har zuzendutako liburutegia: Bizkaia osoko eta, bereziki, burdinolaren ingurunearen historia, kultur ondare eta, turismo eta aisiako baliabideei buruzko berrogeita hamar argitalpen baino gehiago.

DENDA

  • Argitalpenak: Liburu-denda. Liburutegiko kontsultarako ale guztiak salgai egongo dira. Horretaz gain, Museoak bere argitalpena ere eskaintzen du, honek bere historia laburbiltzen du eta erakusten dituzten espazioak deskribatzen ditu.
  • Bildumaren produktu generikoak: El Pobal gunean egindako iltzeak, mineralen bildumak, postalak, intsigniak, poltsak, boligrafoak, arkatz-zorroak, liburu-markatzaileak, aterkiak, CD zorroak, libretak, agendak, etab.

INFORMAZIO TURISTIKOAREN UNEA

Enkarterrietako informazio turistikoaren unea, museoaren harreran kokatua dagoen pantaila batetan.

ERRAZTASUNAK ELBARRIENTZAT

 
Elbarriak (Lotura hau beste leiho baten zabalduko da)

Museoak arrapala du urritasun fisikoak dituzten pertsonak errazago sar daitezen.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa