saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ingurumen Politika

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak badaki bere jarduerek zer eragin izaten duten ingurumenean eta beharrezkoa dela erakundeak gogotsu jardutea iraunkortasunaren arloan. Hori dela-eta, sailak erabaki du ingurumena kudeatzeko sistema bat hartzea, UNE EN-ISO 14001:2004 arauari jarraitzen diona. Horrek aukera emango dio sailaren jarduerak garatzean ingurumenari arretarik handiena eskaintzeko, eta kutsadura aurretik ekiditeko politika eraginkorra izateko

Hona hemen BFAko Ingurumen Sailak hartutako ingurumena kudeatzeko sistemaren ildo estrategikoak:

  • Ingurumena kudeatzeko orduan, sailaren gainerako jarduerak kudeatzeko jartzen den lehentasun maila bera erabiltzea, eta prebentzioaren eta etengabeko hobekuntzaren printzipioak oinarri hartuta jokatzea. 
  • Jarduerak garatzeko legeak, araudiak eta arlo horretan ezartzeko den eta erakundeak bere gain hartu duen edozein konpromiso betetzea. Halakorik ez bada, erakundeak berak zehaztea eta ezartzea ardurazko jarduerak.
  • Garatzen diren jarduerek ingurumenean duten eragina eta horren inguruko alderdiak ebaluatzea, eta egoki diren neurriak hartzea eragin eta alderdi horiek gutxitu edo minimizatzeko.
  • Jarduerei loturiko larrialdi egoerak identifikatu eta aztertzea; eta, autobabesteko egitasmo batez baliatuta, ekintzak eta antolakuntza planifikatzea.
  • Ingurumena kudeatzeko sistemaren esparruan, erakundeko langileak trebatu, informatu eta sentsibilizatzea euren eginkizunetan beharrezko diren alderdi guztien gainean. Horrela horien lana ingurumenarekin arretatsua izatea lortuko da.
  • Antolakuntzan, instalazioetan eta prozesuetan egin beharreko aldaketen plangintza egin eta horiek kontrolatzea, ingurumenaren gaineko eragin handien kontrola berrikusi eta bermatzeko.
  • Erakunde laguntzaileek, hornitzaileek, erabiltzaileek eta BFAko beste sail batzuek ingurumen politikak har dístatela sustatzea.
  • Erakundearen barneko eta kanpoko komunikazio eta informazio sistema bat ezartzea, aukera emango duena iradokizunak eta jarduteko modu hobeak jasotzeko, kontsulta prozesuen bitartez.

BFAko Ingurumen Sailaren ildo estrategiko horiek oinarri hartuta, aldian-aldian helburu zehatz eta neurgarri batzuk ezartzen dira, eta horien jarraipena egiten da kudeatzeko programa batzuen bitartez.

BFAko Ingurumen Sailaren Zuzendaritzak bermatzen du langileek politika hori ezagutu, ulertu eta onartzen dutela, horretarako garatzen baitu informazio, komunikazio eta langileak motibatzeko plan egoki bat. Horrez gain, egiaztatu egiten du erakundean ezarritako ingurumena kudeatzeko sistemak eraginkor izaten jarraitzen duela. Hori helburu, ikuskaritza saioak egiten ditu, bai eta aldia-aldian sistema berrikusi ere.

BFAko Ingurumen Sailak politika hori eta izan ditzakeen aldaketak jakinarazten dizkie langileei, erabiltzaileei, erakunde laguntzaileei eta gaiarekin zerikusia duten beste batzuei (hala egitea eskatzen badute), eta horretarako, une bakoitzean egoki irizten zaizkion bideak erabiltzen ditu.

Iosu Madariaga Garamendi
Ingurumeneko foru diputatua


 
 

e-mailez bidali

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.

Erantsitako fitxategiak:

Ingurumen Politika (43 Kb.)


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa