saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aurkezpena

Informazioa

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboa da (Hemendik aurrera FAEA) Bizkaiko Foru Ogasunak emandako zerga zehapenen ezarpena eta zergak aplikatzeko egintzak berrikusten dituen organoa, azken auzialdian eta doako prozedura baten bidez.

Zergak aplikatzeko egintzen barruan sartzen dira honako hauek: herritarrengandik informazioa jasotzeko eta kudeaketa organoen jarduketen ziozko edo zergen bilketaren ziozko zergak likidatzeko administrazioak burutzen dituen jarduerak. Zergen aplikazioaren barne daude ere zergak ordaindu behar dituzten jarduketak, beren eskubideak erabiltzean edo zerga-obligazioak betetzean. Hala, zerga ordaindu behar duena ez badator bat Bizkaiko Foru Ogasunaren jarduketarekin, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezake Auzitegian.

Bizkaiko Foru Ogasunak zuzenbide publikoko beste sarrera batzuk biltzeko emandako egintzak ere aurkara daitezke: kasu honetan, erreklamaziorik ohikoenak Foru Aldundiko beste sail batzuek (Garraioak, Herri Lanak...) ezarritako zehapenak kobratzeko Zerga-bilketa Zerbitzuaren egintzen kontra izaten dira.

Baina, gainera, bi partikularren artean zergen arloan gerta daitezkeen zenbait gatazka konpontzen ditu, Foru Ogasunak esku hartu barik.

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak idatziz edo modu telematikoan aurkez daitezke (bigarren prozedura hau erabiltzeko informazioa "Aurkezpen Telematikoa" deritzon idatz-zatian dago).

Kide anitzeko organoa eta independentea

Nahiz eta Auzitegia organikoki Ogasun eta Finantzen Foru Sailaren egituraren barruan egon, betiere diputatuaren menpe, erabateko independentzia du funtzionatzeko: FAEA autonomoa da bere jarduera antolatzeko, eta zergak aplikatzeko organoen eginkizunetik aparte berrikusi eta ebazten ditu erreklamazio ekonomiko-administratiboak, hain zuzen ere zergak likidatzeko, ikuskatzeko eta biltzeko jarduketak egiten dituzten organoetatik aparte. Atazen banaketa hori berretsi egiten da FAEM behin eta berriz ezartzen duelako bere doktrinan zergen foru administrazioaren gainerako atalekin lotuta dagoela.

Auzitegiko kideek modu pertsonalean eta banaka betetzen dituzte beren eginkizunak, kanpoko jarraibideei edo hierarkiei lotuta egon barik, baina Auzitegiaren erabakiak kide anitzek hartzen dituzte gehiengoz; gehiengoarekin bat ez datorrenak idatziz eman dezake bere botoa, eta hala denean, hori aipatu beharko da erre klamazioaren ebazpenean.

Esan dugun lez, FAEM auzialdi bakarrean ematen ditu ebazpenak eta erabakiok administrazio bidea agortzen dute, hots, Auzitegiaren erabakien kontra ezin jar daiteke beste errekurtsorik administrazioko organoaren aurrean: jar daitekeen errekurtso bakarra administrazioarekiko auzierrekurtsoa da Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan edo Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenean, kasuan kasuko gaiaren arabera.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa