Bizkaiko Foru Liburutegia ondarezko liburutegia da, kontserbaziokoa eta xede nagusietakotzat Bizkaiko ekoizpen editoriala eta gure
lurraldeari buruz aritzen dena kontserbatu eta zabaltzea duena. Ondarea kontserbatzeko zeregin hau duelako, hain zuzen, ez dago
jasota bere fondoak maileguan ematea.
Fondoetara jotzeko, hortaz, beharrezkoa da gelan bertan egotea. Liburutegiak goiz eta arratsaldeko etengabeko
ordutegian bere bilduma osatzen duten
fondoen irakurketako zerbitzua eskaintzen du.
Lehenengo hiru solairuetan makina autokopiagailuak daude dokumentuak erreproduzitzeko. Makina hauek
fotokopiatzea zein zuzenean pen drive batera digitalizatzea ahalbidetzen dute.
Liburutegiko eraikinaren espazioen banaketak fondoen erabilera ezberdinei erantzuten die:
-
Erreferentzia orokorreko fondorako
sarbidea, sarbide librekoa.
-
Liburutegi profesionala, sarbide
librekoa.
-
Fondo orokorra kontsultatzeko gunea, materiala liburutegiko langileei aurretik eskatuta.
-
Erabiltzaile itsu edo ikusmen-gabeziak dituztenentzako kontsulta-gunea, bere beharretara egokituta informaziora jotzea
ahalbidetzen dieten instrumentuz hornituta.
-
Hemerotekako fondorako sarbidea: sarbide librea eguneko prentsara eta aldizkarien azkeneko zenbakietara, eta aldez aurretik
eskatuta, prentsa historikora, mikrofilmatuta eta digitalizatuta.
-
Hemeroteka +
-
Fondo orokorra kontsultatzeko gunea, liburutegiko langileei materiala aldez aurretik eskatuta.
-
Sarbidea aldizkari ofizialetara.
-
Heraldika eta genealogiako obrak.
-
Ikertzaileentzako kontsulta-gunea.
-
Erreferentziako fondorako sarbidea
ikertzaileentzat, sarbide librekoa.
-
Sarbidea erreserbako fondora (1831. urtea baino lehenago) eta 1956. urtea baino lehenago inprimaturiko fondora. Fondo honetarako
sarbidea mugatuta dago bere kontserbazioa bermatzeko.
-
Grabatu eta kartografiarako
kontsulta-gunea. Fondo honetarako sarbidea mugatuta dago bere kontserbazioa bermatzeko.