saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

IConoce eta Dialnet

Informazioa

 

IConoce

Sareneteko Iconoce hemeroteka digitala mundu osoko komunikabideetan agertutako berrien zerbitzu bat da:  prentsa, argitalpen espezializatuak (ekonomia, kirola, teknologia…), blogak eta isilpekoak arakatzen ditu. 2001eko urtarriletik aurrerako berriak eskaintzen ditu, testu osoarekin, HTML formatuan.

Bilaketa pertsonalizatuak egiteko aukera ematen du, hainbat irizpide zehaztuta; liburutegiak berak aurretik diseinatutako bilaketak ere egin ahal dira, eta, klik bakar bat eginda, Bizkaiko udalerriei buruzko eta Bilboko auzo guztiei buruzko berriak ezagutzeko aukera ematen du.

Zerbitzu hau Hemeroteka Atalean (bigarren solairuan) eta Ikertzaileen Aretoan (laugarren solairuan) kokatuta dago.

 

Dialnet

Dialnet Errioxako Unibertsitateak garatutako alerten zerbitzua da. Bertan Bizkaiko Foru Liburutegiak lankidetzako erregimenean parte hartzen du edukiak emanez. Zerbitzu honek erabiltzaileei aukera ugari eskaintzen dizkie, modu ireki eta doakoan.

Dialnetek ikertzaile eta erabiltzaileei, oro har, eskaintzen dizkien zerbitzu nagusiak honakoak dira:

  • Dokumentuen bilaketa. Zentzu horretan, Dialnet baliabideak (aldizkariak, liburuak, tesiak,…) integratzen dituen ataria da eta eduki hispanoen datu-base nagusietako bat da. Gainera, eduki asko testu osoan eskuratzeko aukera ere ematen du. Zerbitzu hau erabiltzeko ez da beharrezkoa erregistratzea.
  • Informazioko alerten harpidetza. Erabiltzaile bakoitzak bere "gogoko aldizkariak" aukeratu ahal ditzake posta elektroniko bidez informazioko alertak jasotzeko, argitaratzen diren zenbaki berrien sumarioak jasotzen dituztenak. Zerbitzu pertsonalizatu honetaz gozatu ahal izateko beharrezkoa da sistemaren erabiltzaile erregistratua izatea. Edozein erabiltzaileak erregistroa egin dezake, doan.
 
 

e-mailez bidali