Hemen zaude:

Sareneteko Iconoce hemeroteka digitala mundu osoko komunikabideetan agertutako berrien zerbitzu bat da: prentsa, argitalpen espezializatuak (ekonomia, kirola, teknologia…), blogak eta isilpekoak arakatzen ditu. 2001eko urtarriletik aurrerako berriak eskaintzen ditu, testu osoarekin, HTML formatuan.
Bilaketa pertsonalizatuak egiteko aukera ematen du, hainbat irizpide zehaztuta; liburutegiak berak aurretik diseinatutako bilaketak ere egin ahal dira, eta, klik bakar bat eginda, Bizkaiko udalerriei buruzko eta Bilboko auzo guztiei buruzko berriak ezagutzeko aukera ematen du.
Zerbitzu hau Hemeroteka Atalean (bigarren solairuan) eta Ikertzaileen Aretoan (laugarren solairuan) kokatuta dago.
Dialnet Errioxako Unibertsitateak garatutako alerten zerbitzua da. Bertan Bizkaiko Foru Liburutegiak lankidetzako erregimenean parte hartzen du edukiak emanez. Zerbitzu honek erabiltzaileei aukera ugari eskaintzen dizkie, modu ireki eta doakoan.
Dialnetek ikertzaile eta erabiltzaileei, oro har, eskaintzen dizkien zerbitzu nagusiak honakoak dira:
Hemeroteka + atzera begirako prentsa-kontsultaren sistema aurreratua da, hainbat egunkariren edukiak barne hartzen dituena 2004. urtetik 2010. urtera arte.
Eskaintzen dituen tituluak honakoak dira:
Kontsultarako formak asko dira: egunkarira jotzea titulu, dataren arabera edo edukiaren araberako kontsulta tematikoak (egunkari batean edo hainbatetan, data edo denbora-tarte jakin batena…).
Horretaz gainera, sistemak ahalbidetzen du hemerotekako edukiaren zatuak aukeratzea, txosten batean jasotzea eta txostena erabiltzaileak nahi dituen posta elektronikoko helbideetara bidaltzea, horrela aukeratutako edukia erabiltzailearen ordenagailu partikularretik bertatik kontsultatzea ahalbidetuz.
Zerbitzu hau liburutegiaren bigarren solairuan kokaturik dago.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia