saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Liburutegien Arteko Mailegua

Informazioa

 

Hauentzat izango da zerbitzua

  • Bizkaiko Foru Liburutegiko erabiltzaileak; jatorrizko dokumentuak maileguan hartu ahal izango dituzte, edo liburutegiaren berezko funtsetan ez dauden dokumentuen zati baten kopiak eskuratu.
  • Beste liburutegi batzuk; Bizkaiko Foru Liburutegiko funtsekoak diren jatorrizko dokumentuen edo halakoen zati baten kopien horniketarako.
 

BFLko erabiltzaileentzako zerbitzua.

Zerbitzuaren eskabidea

Dokumentua eskatu baino lehenago, Liburutegian ez dagoela egiaztatu behar da, Katalogoan kontsulta eginez.

Zerbitzua honela eska daiteke:

Garrantzitsua da nahi diren dokumentuen erreferentzia ahalik eta osoena izatea, iturria ere emanez berau ematerik dagoenean.

 
Zerbitzuaren funtzionamendua

Zerbitzuak dokumentuen kokalekua topatzen du eskuzko eta lineako katalogoen bidez eta Espainian zein atzerrian hauek dituzten liburutegi edo hornidurako zentroei eskatzen dizkie.

Jatorrizko dokumentuak jasotzean, erabiltzaileari horren berri ematen zaio. Honek kontsultatu ahal izango ditu liburutegi mailegatzaileek finkatzen dituzten baldintzetan. Fotokopiako erreprodukzioak erabiltzaileari liburutegian bertan emango zaizkio.

Liburutegien arteko maileguaren gastuak eskatzaileak ordainduko ditu, eta hauen berri emango zaio eskabidea egiten duenean.

 

Beste liburutegietarako zerbitzua

Zerbitzu honen bitartez, liburutegiak beste liburutegi batzuei emango die bere funtsetan dauden agiriak hartzeko aukera.

Zerbitzua nola eskatu

Posta elektronikoa bidaliz .

 
Liburutegi arteko mailegutik kanpo dauden agiriak.

Hauek daude mailegutik kanpo: erreferentziazko obrak, aldizkako argitalpenak, esku-izkribuak, 1956 baino lehenago inprimatutako dokumentuak, argazkiak, grabatuak, mapak eta planoak, liburu arraroak edota formatu handikoak, bilduma bereziak, etab.

Maileguaren iraupena

Hilabete bat. Epea luzatu ahal izango da, luzapena aurretik justifikatzen bada.

Kontsultarako baldintzak

BFLk maileguan uzten dituen liburuak liburuen hartzaile diren liburutegietan kontsultatu beharko dira, eta ezingo dira etxera eraman maileguan hartuta.

Ezingo dira erreproduzitu.

Garraiorako tarifak eta baldintzak

Mailegu zerbitzua doakoa da, eta BFLk ordainduko du liburua liburutegi hartzailera bidaltzeko garraioa. Horretarako posta arrunt ziurtatua erabiliko da, gutun-azal barrubiguinekin.

BFLra liburua itzultzeko gastuak eskaera egin duen liburutegiaren kontu egingo dira, eta garraiorako baldintzak lehengo berak izango dira: posta arrunt ziurtatu bidez, eta gutun-azal barrubiguinetan.

Erreprodukzioen horniketa

 
 
 

e-mailez bidali