saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Argitalpenak

Informazioa

Korridore bat, liburuak apalategietan ezkerraldean eta kanpoko ikuspegia eskuinaldean. Irakurketa gela.
 

Kultur Ekintzako Zerbitzuaren Kultura Garatu eta Zabaltzeko Atalari esleitutako Argitalpen Unitatearen helburu nagusia Foru Aldundiko argitalpenen edizioa da, baita Argitalpenen Plana egitea eta honen Argitalpen Katalogoa urtero gauzatzea ere.

Argitalpen unitate honetan argitaratuko diren liburuen edizio kontratuak prestatzen dira eta edizio zerbitzuen kontrataziorako baldintza teknikoen orriak egiten dira, argitaratuko diren lanek eskatzen duten akaberaren ezaugarri teknikoak kontuan hartuta.

Unitate honen bitartez Bizkaiko Foru Aldundiko liburuen edizio guztiak zabaltzen dira eta argitalpenen banatzaileekin harreman iraunkorra ezartzen da, horiek salmenta puntu desberdinetara heltzeko.

Unitate honek Bizkaiko Lurralde Historikoan garatzen diren liburuekin erlazionaturiko foro guztietan parte hartzen du: Bilboko Liburu Azoka, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, etab.

Argitalpen Unitate honek foru argitalpenei buruzko edozein galdera egiteko zuen esanetara dago, baita nahi duzuen eskaerak egiteko ere.

Argitalpen Katalogorako sarrera (Bilatzailea)

Jendaurreko ordutegia
08.00etatik 14.00etara
Kokapena
Bilbo, Diputazio kalea, 7
Harremanetan jartzeko
Posta elektronikoa: argitalpenak@bizkaia.net
Telefonoa.: 94 4066968 - 94 4066969
Faxa: 94 4068792
 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa