saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Argitalpenak

Informazioa

 

Argitalpenen eta Kultura Jardueren Atala Foru Aldundiaren Kultura Sailaren argitalpen-planaz arduratzen da, honako zeregin hauek bere gain hartzen:

  • Argitalpenen plana gauzatzea, eta argitalpenon edukiak ebaluatzea.
  • Foru Aldundiaren argitalpenen katalogoa prestatzea urtero, bai eta Foru Aldundiaren argitalpenen banaketaz eta eta argitaratze-funtsa zaintzeaz arduratzea ere.

Atal honetan argitaratuko diren liburuen edizio kontratuak prestatzen dira eta edizio zerbitzuen kontrataziorako baldintza teknikoen orriak egiten dira, argitaratuko diren lanek eskatzen duten akaberaren ezaugarri teknikoak kontuan hartuta.

Atal honen bitartez Bizkaiko Foru Aldundiko liburuen edizio guztiak zabaltzen dira eta argitalpenen banatzaileekin harreman iraunkorra ezartzen da, horiek salmenta puntu desberdinetara heltzeko.

Atal honek Bizkaiko Lurralde Historikoan garatzen diren liburuekin erlazionaturiko foro guztietan parte hartzen du: Bilboko Liburu Azoka, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, etab.

Atal honek foru argitalpenei buruzko edozein galdera egiteko zuen esanetara dago, baita nahi duzuen eskaerak egiteko ere.

Argitalpen Katalogorako sarrera (Bilatzailea)

Jendaurreko ordutegia
08.30etatik 14.00etara
Kokapena
Bilbo, Diputazio kalea, 7
Harremanetan jartzeko
Posta elektronikoa: argitalpenak@bizkaia.eus
Telefonoa: 94 4066968 - 94 4066969
Faxa: 94 4066958
 
 

e-mailez bidali