saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

BizkaiBairi buruzko informazioa

Informazioa

BizkaiBai Zerbitzua ingurune ziurrean transmisio telematikoa egiteko plataforma da. Horren bitartez, zerga izaerako harremanak gauzatzen dira Ogasuna eta Finantzak Sailaren bitartez, baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabilita.

BizkaiBai sisteman sartzeko moduak:

Pertsona fisikoa bazara, identifikatzeko hurrengo bitartekoetako bat baino ez duzu eduki behar:

  • Pertsona fisikoaren BizkaiBai Txartela (sinadura elektronikoarekin sartu diren aholkulariak izan ezik)
  • ONA Osasun Txartela Sailak pertsona fisikoentzat onartu duen sinadura elektronikoaren edozein ziurtagiri
  • NAN elektronikoa
  • Sailak pertsona fisikoentzat onartu duen sinadura elektronikoaren edozein ziurtagiri

Pertsona juridikoa bazara, pertsona juridikoentzako BizkaiBai txartela eduki behar duzu (sinadura elektronikoarekin sartu diren aholkulariak izan ezik) edo, bestela, sailak pertsona juridikoentzat onartu duen sinadura elektronikoaren edozein ziurtagiri.

BizkaiBai txartela

Gaur egun, Ogasun eta Finantza Sailaren edozein bulegotan eskura daiteke BizkaiBai txartela; enpresa edo lanbide jarduerarik ez duen edozein pertsona fisikok eskura dezake. Etorri gure bulegoetara BizkaiBai zerbitzuan alta emateko eskabidearen L-1 ereduaren inprimakia beteta eta aurkeztu NAN.

Sinadura elektroniko aintzatetsiari dagokion ziurtagiria duten txartelak

Sinadura elektroniko aintzatetsiari dagokion ziurtagiria pertsona fisiko edo juridikoaren nortasuna egiaztatzeko baliabidea da, pertsona horrek bide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz burutzen dituen eragiketetan. Bitarteko horrek, eragiketen konfidentzialtasuna bermatu ez ezik, eragiketok osorik burutzea eta ez gaitzestea ere bideratzen du.

Ogasun eta Finantza Sailak onartzen dituen ziurtagirien euskarria txartel bat da, barruan txip kriptografiko bat duena; hura irakurtzeko, lehenago ziurtagiria luzatzen duen erakundeak emango digun softwarea instalatu behar dugu ordenagailuan, eta ondorik, txartela irakurgailu batean sartu.

Ondoko lotura honetan Ogasun eta Finantza Sailak onartzen dituen sinadura elektroniko aintzatetsiari dagozkion ziurtagirien zerrenda aurkituko duzu:

Ogasun eta Finantza Saileko Bulego Birtualean -BizkaiBai- onartzen diren sinadura elektronikoaren ziurtagirien zerrendarako esteka

Bizkaiko Foru Ogasunak aintzatesten duen ziurtagiriren bat eskuratzeko, ziurtagiriok luzatzen dituzten erakundeetara jo beharko duzu zuzenean:

Ziurtagiriok luzatzen dituzten erakundeak

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa