Hemen zaude:
Sozietateen gaineko zergari dagokionez, ingurumenaren garapen iraunkorra, artapena eta hobekuntza, eta energia-iturrien aprobetxamendu eraginkorra ahalbidetzen dituzten proiektuekin zerikusia duten inbertsioen eta gastuen ondoriozko kenkari batzuk ezarri dira.
Beste zenbait kasuetan, zergapekoek kuota likidotik proiektuen betearazpen aplikatua aurrera eramateko beharrezkoak diren aktibo finkoetan egindako inbertsioen zenbatekoaren %15 kendu ahal izango dute, baldin eta ingurumenaren garapen iraunkorraren eta babesaren nahiz hobekuntzaren eremuen barruan ondoko xedeetatik edozein erdietsi nahi badute:
Helburu horretarako, Ingurumen Sailak, dela interesdunak hala eskatuta, edo Ogasun Sailak hala aginduta, egindako inbertsioaren Ingurumen Egokitasun Ziurtagiria igorriko du, zerga horri begira aplikatutako arauketan ezarritako betekizunak betetzen diren edo betetzen ez diren egiaztatu ahal izateko, azken batean, kenkaria aplikatzeko helburuarekin.
Ingurumen Sailak kasuan kasuko zerga-prozeduran egindako esku-hartzea informazio honen xedea da.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia