saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ezaugarriak

Informazioa

Su-itzalgailuaren ezaugarriak ondokoak dira:

  • Su-itzalgailuaren mahuka: 3kg. baino gehiagoko itzaltze-eragilearen masa barnean hartzen duten su-itzalgailu guztiek 400 mm edo handiagoko luzera duen mahuka elastikoa eraman beharko dute. Halaber, 3 kg. baino gutxiagoko su-itzalgailuak mahuka badu, horren luzera 250 mm edo handiagokoa izan beharko da.
  • Eragile bultzatzailea: CO2-ren (Karbono dioxidoa) itzalgailuak izan ezik, gainerakoek eragile bultzatzailea izan beharko dute, hala nola, airea, argoia, CO2 (karbono dioxidoa), helioa edo nitrogenoa edo horien nahastea.
  • Gas horien ur-edukiera arauz mugatuta dago.
  • CO2 (Karbono dioxidoa) itzalgailuak izan ezik, etengabeko presioko su-itzalgailuek manometroa eraman behar dute balbularen gorputzean, horren barruko presioa egiaztatu ahal izateko. Gainera, aurrekoa manometro patroiaren bidez egiaztatzeko hargunea eraman behar dute, mantentze-zerbitzuaren eskutik.
  • Presio atxikidun su-itzalgailuen eta CO2-ren (karbono dioxido) itzalgailuen kasuan, su-itzalgailuaren edo gas bultzatzailearen botilatxoen pisua egiaztatu behar da.
  • Su-itzalgailuaren bizi erabilgarria EZIN DA izan 20 urtetik gorakoa.

Taulan sua itzaltzeko eragileen egokitzapenak eta su-itzalgailuen oinarrizko ezaugarriak ikusi ditzakegu.

sua itzaltzeko eragileen egokitzapenak eta su-itzalgailuen oinarrizko ezaugarriak.

sua itzaltzeko eragileen egokitzapenak eta su-itzalgailuen oinarrizko ezaugarriak.
Sute-mota A B C D Elektrikoa
Ez erabili / Ez gomendatuta - Zurrusta-ura - Apar-ura eta CO2 (Karbono dioxidoa) Ura eta aparra
Kontrola - Ur langartua Ur langartua eta aparra ontzia eta/edo sutearen ondorioz kaltetutako azalerak hozteko Hare lehorra -
Sua itzaltzea ABC hautsa, Ura, Aparra, CO2 (karbono dioxidoa) (azaleko suteak) eta eragile kimiko garbiak ABC eta BC hautsak, Aparra (erregai-motara egokituta), eragile kimiko garbiak, gas geldoak eta CO2 (karbono dioxidoa) ABC eta BC hautsak, eragile kimiko garbiak, gas geldoak eta CO2 (karbono dioxidoa) Metalentzako hauts bereziak CO2 (karbono dioxidoa)
 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa