Hemen zaude:
Gizarte zerbitzuen sistemaren funtsezko unitateak dira, eta beraien xedea biztanleria osoa da, inolako bereizkeriarik gabe. Jarduteko unitate balianitzeko eta disziplinartekoak dira, xedetzat erkidego-ekintza dutenak, beti ere zeinek bere eragin-eremuaren barruan gizarte zerbitzuen sistemako atala guztiak koordinatzen eta kudeatzen dituela.
Bizkaiko udalerri guztiek dute zeinek bere oinarrizko gizarte zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerri batzuek elkarretara bildu eta denen arte oinarrizko gizarte zerbitzu bakarra eratzea erabaki dute.
Halako kasuetan, oinarrizko gizarte unitateak eratzen dira: kasuan kasuko udalerrian jendeari jaramon egiteko jarritako bulegoak.
Halaber, udalerri handietan oinarrizko gizarte zerbitzua oinarrizko gizarte unitatetan banatzen da; unitateok auzoeta ezartzen dira.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia