Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiaren sorkuntzako asmoa Bizkaiko Lurralde Historikoko herritarren eskubideak zaintzea da eta ataza hori hiru oinarritatik abiatuta burutuko du: desberdintasunekiko begirunea, eskubideen unibertsaltasuna eta aukera berdintasuna.
Webaren atal honetan interkulturalitate eta garapenerako lankidetzaren politiken sustapena, programazioa, aholkularitza eta ebaluazioari lotuta dagoen informazioa aurki dezakezu, eta baita herritarren eskubideak zaintzeari eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren esparruan egiten den bereizkeriaren aurkako borrokari buruzkoa ere.
Halaber, orri honetan Bizkaiko Foru Aldundiak burutzen dituen emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak sustatzeko egitarau, programazio, aholkularitza eta ebaluazioari buruzko informazioa ematen da.