Hemen zaude:
62/2002 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortu duena eta berare antolamendu eta funtzionamenduko arauak eman dituena. BAO, 2002ko apirilaren 26koa (520 KB).
Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa jakintza, plangintza, antolamendu eta zabalkuntzarako tresna publikoa da. Hona hemen beraren helburuak:
Erregistroan inskribatu behar dira Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde, zerbitzu eta zentro publiko zein pribatu guztiak.
Erregistroan idaztohartzea datuei publizitatea ematea izango da, baina ez du berez ekarriko ez eraketa ez baimena.
Gizarte zerbitzuen arloan, eta gizarte zerbitzuak egiteko, ezinbestekoa izango da Erregistroan inskribatzea hitzarmenak sinatzeko (hori berariaz salbuetsi ezean), bai eta itunak sinatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak edo laguntzak eta homologazioak eskuratzeko, eta gainerako herri administrazioen diru-laguntzak eta laguntzak jasotzeko ere.
Erregistroan inskribatutako erakundeek erakundearen, zerbitzuen edo zentroen datuetan gertatzen diren aldaketa guztiak jakinarazi beharko dituzte datuak aldatu eta hilabete igaro baino lehen.

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia