Hemen zaude:
Giroko zarata mundu osoko biztanleriaren portzentaje handi baten osasunean eta bizi-kalitatean eraginak dituen faktore desafiatzaile, konplexu eta etenik gabe hazten ari dena da. Orain arte ez da giroko zarata-maila horien eraginak jasaten dituen biztanleria-kopuruaren estimaziorik egin nazioarte mailan, baina guztiak ados daude esaterakoan zarata-mailak onartezinak direla munduko herrialde askotan, eta arazo sozial hori geroz eta handiagoa izango dela etorkizunean ere.
Badakigu kutsadura akustikoa geroz eta demanda sozial handiagoko alderdi garrantzitsua dela eta, horregatik, Herri Lan eta Garraioen Saila, Ingurumen Iraunkortasunerako Atalaren bidez, arazo hori arintzen jardun da, ez duela 20 urtetik trazatu berriko proiektuetan garatzen dituen ingurumen eraginaren azterlanekin bakarrik, baita Bizkaiko Errepideetan Zaratari aurka egiteko Plana izeneko proiektuarekin ere. Proiektu hori 2001ean abiarazi zen, eta xedetzat du kutsadura akustikoko egoera berriak ugaritzea saihestera zuzendutako jarduerak gauzatzea. Aldi berean, jarduera kontrolatuak gauzatu dira, irabazi-kostua optimizatu eta egun dauden eraginak minimizatzeko.
Administrazio ezberdinen azken jarduerak, garapen iraunkorra lortzera zuzendutakoak, eta garraio-azpiegiturek eragindako zarataren azterketa eta kudeaketa-planak bultzatzera xedatutakoak, Europar Batasunak zarataren aurka borroka egiteko garatu dituen politika berrien ekintza-lerroen barruan sartzen dira. Ekintza-lerro horiek Espainian ere sustatu dira, batetik Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legearen onespenarekin eta bere arauzko garapenarekin (abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretua eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretua), giroko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko gidalerroaren irismena zabalduz ((2002/49/CE, ekainaren 25ekoa), eta, bestalde, DB-HR Zarataren aurkako babesa izeneko oinarrizko dokumentuarekin (314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa). Oinarrizko dokumentu horretan dauden isolamendu-eskakizunak aipatu Zarataren Legean xedatutako zarataren balio-xedeekin bat datoz.
Korronte legegile horren gune indartsuenetako bat da Europako Batasuneko kide diren herrialdeetako bakoitzak ezinbestean heldu behar diola Zarataren Mapa Estrategiko batzuk eta horiei lotutako Ekintza Planak egiteari, arazoa diagnostikatzen denetik neurri zuzentzaile eta prebentiboak garatzen diren arteko progresio logikoa planteatuz.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia