1. IFZ eskabidea (laukiak: 7, 12, 13, 14)
- 7. laukia: IFZ eskabidea.
- 12. laukia: IFZ eskabidea, galdu egin delako.
- 13. laukia: IFZ eskabidea, sozietatearen izena edo forma juridikoa aldatu delako.
- 14. laukia: IFZ eskabidea, sozietatearen egoitza eta/edo sozietatearen zerga egoitza aldatu delako.
Oharra:
Notariotzen bidez egon dago erakunde batzuen behin-behineko IFZ eskatzeko aukera, hau da, gure bulegoetara bertaratu barik. Notariotzen bidez behin-behineko IFZ eskura ditzaketen erakundeak hauek dira:
- SOZIETATE MUGATUAREN ERAKETA:Sozietate mugatua
- ERANTZUKIZUN MUGATUKO LAN-SOZIETATEAREN ERAKETA: Erantzukizun mugatuko lan-sozietatea
- SOZIETATE ANONIMOAREN ERAKETA: Anonimoa
- LAN-SOZIETATE ANONIMOAREN ERAKETA: Lan-sozietate anonimoa
- SOZIETATE MUGATUA ENPRESA BERRIAREN ERAKETA: Mugatua enpresa berria
- AKZIO BIDEZKO SOZIETATE KOMANDITARIOAREN ERAKETA: Komanditarioa
- SOZIETATE ERREGULAR KOLEKTIBOAREN ERAKETA: Kolektiboa
- SOZIETATE KOMANDITARIOAREN ERAKETA: Komanditarioa
- KOOPERATIBAREN ERAKETA: Kooperatiba
- SOZIETATE ANONIMO EUROPARRA: Europarra
2. Baxa erroldan (31 laukia, uztea)
Ezinezkoa da enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldako baxaren aitorpena era telematikoan transmititzea horrek iraungitze, desegite, irenspen, egoitza aldaketa eta beste eskritura batzuk aurkeztu beharra eskatzen duenean.
Oharra:
Arau orokor moduan enpresario, profesional eta atxikitzaileek BAXA jasoko dute Bizkaiko enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldari dagokionez atxikitzeari uzten diotenean edo jarduera enpresarial edo profesionalak burutzeari uzten diotenean eta, ondorioz, lurralde horretan obligaziorik ez dutenean.
Bereziki:
- Zerga egoitza Bizkaian duten enpresario edo profesionalak
- Pertsona fisikoak eta errenta-egozpen araubidean dauden izakiak:
Bizkaiko enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldako baxa aitorpena aurkeztuko dute euren jarduera ekonomiko GUZTIAK utzi dituztenean (JEZko baxa).
- Merkataritzako sozietateak eta SZri lotuta dauden izakiak:
Merkataritzako sozietate batek edo SZri lotuta dagoen izaki batek zerga betebeharrak izateari uzten dio IRAUNGI egiten den unean bertan (desegitea, bategitea, irenspena, bereizketa…) Beraz Bizkaiko enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldako baxa jasoko dute iraungitze hori Merkataritzako Erregistroan inskribatu duten unean.
Izakiak JEZko baxa izateak ez du esan nahi enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldako baxa duenik baldin eta ez bada iraungitzen.
- Zerga egoitza Bizkaitik kanpo duten enpresario edo profesionalak
Bizkaiko enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldako baxa jasoko dute Bizkaian zerga betebeharrik ez duten unean bertan.
3. Errenten-egozpen araubideko izaki bateko partaideek uko egitea zenbatespen objektiboari edo zuzeneko zenbatespen sinplifikatuari PFEZri dagokionez, edo araubide berezi sinplifikatuari edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubideari BEZari dagokionez.(Laukiak: 65, 66, 67, 68, 69 eta 70 PFEZri dagokionez eta 71 eta 74 laukiak BEZari dagokionez)
Oharra:
Adierazi diren araubide horiekiko uko egitea jakinarazteko nahitaezkoa da errenten-egozpen araubideko izakiko kide edo partaide guztien sinadura eta, ondorioz, kasu jakin honetan errolda-aitorpena paperezko formatuan aurkeztu behar da.