SARRERA
Laguntza honetan lurra prestatzea, landarearen hornikuntza eta landaketa, ixtea eta Baso Kudeaketa Iraunkorreko Plan Teknikoa idaztea (BKIPT) sartzen dira.
HELBURUAK
- Kohesio ekonomiko eta soziala, eta natur ingurunea eta bere dibertsitate biologikoa zaintzea.
- Merkatuko forma berriak egokitzea.
- Esparru juridiko argia ezartzea.
- Nekazaritzako politika erkideko bestelako tresnekiko koherentzia.
- Basoko jabeen eta basoko jardueraren bestelako sektoreen prestakuntza.
- Basoko zonaldeak modu iraunkorrean kudeatzen, mantentzen eta zaintzen laguntzea.
- Hainbat zonaldetan basogintzako erabileretan dauden mugetatik datozen arazoak konpontzea.
- Erkidego eta kide diren Estuetako konpromisoekin bat etortzea eta klimaren aldaketaren arazo bereziak kontuan hartu behar dituzten basoko programetan oinarritzea.
ARAUDIA
- Bizkaiko Foru Aldundia:
- Maiatzaren 30eko 52/1995 Foru Dekretua.
- 13/2005 Foru Dekretua, otsailaren 15ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko basoak artatzeko eta garatzeko laguntzak ezarri dituena.
- Uztailaren 5eko 107/2005 Foru Dekretua, 13/2005 Foru Dekretua aldatzen duena.
- Azaroaren 21eko 179/2006 Foru Dekretua, otsailaren 15eko 13/2005 Foru Dekretua aldatu zuena eta 2007rako deialdiko epeak ezarri zituena.
- 49/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, otsailaren 15eko 13/2005 Foru Dekretua aldarazten duena (BAO 07/03/29).
- Maiatzaren 4ko 97/2004 Foru Dekretua, BKIPTak idatzi, onetsi, jarraitu eta berrikusteko jarraibide orokorrak ezartzen dituena.
- Uztailaren 5eko 108/2005 Foru Dekretua, 97/2004 Foru Dekretua aldatzen duena.
- 7069/2004 Foru Agindua, azaroaren 8koa, 2006 aurreko eskabideei aplikatu beharreko moduluei buruzkoa.
- Azaroaren 24ko 6374/2005 Foru Agindua, otsailaren 15eko 13/2005 Foru Dekretua garatzen duena. Okerren zuzenketa, 2005eko abenduaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
- 923/2006 Foru Agindua, martxoaren 3koa; honen bidez azaroaren 24ko 6374/2005 Foru Agindua aldatu da (BAO, 06/03/16).
- 1309/2006 Foru Agindua, martxoaren 30ekoa, azaroaren 24ko 6374/2005 Foru Agindua aldatu duena (BAO, 2006-4-11).
- 7463/2005 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 2006an aurkeztutako eskabideei aplikatu beharreko moduluei buruzkoa. Okerren zuzenketa (BAO, 2006-02-08).
- Eusko Jaurlaritza:
- Europako Batasuna:
ONURADUNAK
- Baso jabetzaren gainean jabea edo edozein izaeratako gozatu edo erabiltzeko eskubideen titularra den edozein pertsona fisiko edo juridikoa edo bere titularrekin aurreikusitako inbertsioak edo jarduketak egiteko hitzarmenak itunduta dituena.
- Eskabidea egiten duen pertsona lursailaren jabea ez denean, laguntza-eskaera aurreikusitako inbertsioaren titularrak edo emakidadunak aurkeztuko du, jabetzarekin izenpetutako hitzarmen mota agerraraziko dutela, horrek aurkeztutako eskaerarekin bat datorrela esanbidezko eta fede-emailea den adierazpena egin beharko du espedienteari eransteko.
BALDINTZA OROKORRAK
- Laguntza hauen ondoreetarako eskabideetako inbertsioak baloratzeko ezarritako moduluak aplikatuko dira.
- Dirulaguntzak ezindu inbertsioaren % 100 gainditu.
- Gutxieneko inbertsioa 1000 eurokoa izango da.
- Urte eta pertsona bakoitzeko baso-berritzean eta baso-lanetan gehienez 48.000 eurokoa izango da.
- Ohiko itxiturarako egongo den inbertsioa gehienez 6.000 eurokoa izango da.
- B.F.A.k kudeatuta dauden eta babesteko erregimenaren bat duten natur ingurunetan egin beharreko inbertsioek dirulaguntzan % 10 gehiago dute.
- Baso Kudeaketa Iraunkorreko Plan Teknikoetarako (BKIPT) laguntzek diruz lagundu daitekeen inbertsioko 6.000 euroko muga berezia izango dute.
Baso-berritzeko lanak egiteko dirulaguntzaren ehunekoak espezien eta IV. Eranskinean zehaztuta dauden bestelako gorabehera berezien arabera aldatzen dira, laburbilduz honakoak dira:
- Kostuaren % 85eraino hazkuntza motela duten espezie hostozabalen bidez egindako oihaneztapenetan.
- Kostuaren % 60raino hazkuntza ertaineko espezie hostozabal edo koniferoen bidez egindako oihaneztapenetan.
- Kostuaren % 50raino pinu pinasterraren bidez egindako oihaneztapenetan.
- Kostuaren % 35eraino hazkuntza azkarreko espezien bidez egindako oihaneztapenetan.
- Gehienez ere %25, hazkunde azkarreko hostozabalen bidez egindako oihaneztapenetan.
- Baso-berritzeekin batera doazen itxiturak eta urtebete gerora arte egiten dituztenak, baso-berritzea diruz lagundu duten % berean diruz lagundu ahal izango dituzte.
5 hektarea baino gehiago dituzten eta 10 urte baino gehiagoz basoa soildu dituzten azalerek % 10eko hazkundea dute dirulaguntzan.
Azkeneko bi urteetan 15 urte baino gutxiagoko masak, oihanarte arrunta eta merkataritzako aprobetxamendua ez dituzten suteek kaltetutako arrunta mendien baso-berritzeak dirulaguntzan % 20ko hazkundea dute eta baita anduia ernaberritzen duten espezietarako kimuak aukeratzeko, ongarritzeko eta saratzeko lanek ere bai.
Baso Kudeaketa Iraunkorreko plan teknikoak egitean, gehienez ere, bere kostuaren %50eko diru-laguntza emango da.
IZAPIDEAK
- Dirulaguntzaren eskabidea horretarako ezarritako inprimaki ofizialen bidez aurkeztu behar dute eta horiek ustiategia kokatuta dagoen udalerriari dagokion Nekazaritzako Eskualde Bulegoan aurkeztuko dituzte.
- Horrekin batera lanen memoria gaineratu beharko dute, horren barruan V. Eranskinean deskribatuta dauden puntuak, egoera eta lurren planoa, aleko aurrekontua eta nagusia, eta baita dagokion txosten teknikoa egiteko kasu bakoitzean beharrezkoak diren datuak ere egongo dira.
ESKABIDEEN DATAK ETA EPEAK
Urtero, laguntzen deialdia egingo da. Urtarrilaren hasieran irekiko dira eta otsailaren amaiera amaituko, gutxi gorabehera. Epe horiek jaso dituen azken foru dekretua abenduaren 18ko 247/2007 Foru Dekretua da.
Basoen Kudeaketa Bideragarriko Plan Teknikoak egiteko, eskaerak abenduaren hasieratik urriaren 1era arte aurkeztu behar dira.
INPRIMAKIAK