saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Basoak inausteko eta belar-satrakak garbitzeko makinaria txikia

Informazioa

Baso laguntzak

SARRERA

Helburua makina txikiak dituzten jabeei sartzea erraztea da arboladia mantentzea bermatuta egon dadin.

HELBURUAK

  • Kohesio ekonomiko eta soziala, eta natur ingurunea eta bere dibertsitate biologikoa zaintzea.
  • Basoko jabeen eta basoko jardueraren bestelako sektoreen prestakuntza.
  • Basoko zonaldeak modu iraunkorrean kudeatzen, mantentzen eta zaintzen laguntzea.
  • Hainbat zonaldetan basogintzako erabileretan dauden mugetatik datozen arazoak konpontzea.
  • Erkidego eta kide diren Estuetako konpromisoekin bat etortzea eta klimaren aldaketaren arazo bereziak kontuan hartu behar dituzten basoko programetan oinarritzea.

ARAUDIA

ONURADUNAK

  • Baso jabetzaren gainean jabea edo edozein izaeratako gozatu edo erabiltzeko eskubideen titularra den edozein pertsona fisiko edo juridikoa edo bere titularrekin aurreikusitako inbertsioak edo jarduketak egiteko hitzarmenak itunduta dituena.
  • Eskabidea egiten duen pertsona lursailaren jabea ez denean, laguntza-eskaera aurreikusitako inbertsioaren titularrak edo emakidadunak aurkeztuko du, jabetzarekin izenpetutako hitzarmen mota agerraraziko dutela, horrek aurkeztutako eskaerarekin bat datorrela esanbidezko eta fede-emailea den adierazpena egin beharko du espedienteari eransteko.

BALDINTZA OROKORRAK

  • Eskabidea aurreikusitako inbertsioa hasi baino lehen aurkeztu behar dute.
  • Dirulaguntzak inbertsioaren ezin du inbertsioaren % 100 gainditu.
  • Gutxieneko inbertsioa 1000 eurokoa izango da.
  • 5 hektarea baino gehiagoko basoko azalera justifikatu behar dute.
  • Kostuaren % 30era arte, moduluen arabera.

IZAPIDEAK

  • Dirulaguntzaren eskabidea horretarako ezarritako inprimaki ofizialen bidez aurkeztu behar dute eta horiek ustiategia kokatuta dagoen udalerriari dagokion Nekazaritzako Eskualde Bulegoan aurkeztuko dituzte.
  • (XI. Eranskina) Aurkeztu beharreko agirien zerrenda.

ESKABIDEEN DATAK ETA IZAPIDEAK

Urtero, laguntzen deialdia egingo da. Martxoaren hasieran irekiko dira eta ekainaren amaiera amaituko, gutxi gorabehera. Epe horiek jaso dituen azken foru dekretua abenduaren 18ko 247/2007 Foru Dekretua da.

INPRIMAKIAK


 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa