SARRERA
Basoen eginkizun ekologikoa eta babeslea bermatzera zuzenduta dauden laguntzak dira.
HELBURUAK
- Kohesio ekonomiko eta soziala, eta natur ingurunea eta bere dibertsitate biologikoa zaintzea.
- Nekazaritzako politika erkidearen bestelako tresnekiko koherentzia.
- Basoko zonaldeak modu iraunkorrean kudeatzen, mantentzen eta zaintzen laguntzea.
- Hainbat zonaldetan basogintzako erabileretan dauden mugetatik datozen arazoak konpontzea.
- Erkidego eta kide diren Estuetako konpromisoekin bat etortzea eta klimaren aldaketaren arazo bereziak kontuan hartu behar dituzten basoko programetan oinarritzea.
ARAUDIA
- Bizkaiko Foru Aldundia:
- 13/2005 Foru Dekretua, otsailaren 15ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko basoak artatzeko eta garatzeko laguntzak ezarri dituena.
- Uztailaren 5eko 107/2005 Foru Dekretua, 13/2005 Foru Dekretua aldatzen duena.
- Azaroaren 21eko 179/2006 Foru Dekretua, otsailaren 15eko 13/2005 Foru Dekretua aldatu zuena eta 2007rako deialdiko epeak ezarri zituena.
- 7069/2004 Foru Agindua, azaroaren 8koa, 2006 aurreko eskabideei aplikatu beharreko moduluei buruzkoa.
- Azaroaren 24ko 6374/2005 Foru Agindua, otsailaren 15eko 13/2005 Foru Dekretua garatzen duena. Okerren zuzenketa, 2005eko abenduaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
- 923/2006 Foru Agindua, martxoaren 3koa; honen bidez azaroaren 24ko 6374/2005 Foru Agindua aldatu da (BAO, 06/03/16)
- 1309/2006 Foru Agindua, martxoaren 30ekoa, azaroaren 24ko 6374/2005 Foru Agindua aldatu duena (BAO, 2006-4-11)
- 7463/2005 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 2006an aurkeztutako eskabideei aplikatu beharreko moduluei buruzkoa. Okerren zuzenketa (BAO, 2006-02-08)
- Eusko Jaurlaritza:
- Europako Batasuna:
ONURADUNAK
- Baso jabetzaren gainean jabea edo edozein izaeratako gozatu edo erabiltzeko eskubideen titularra den edozein pertsona fisiko edo juridikoa edo bere titularrekin aurreikusitako inbertsioak edo jarduketak egiteko hitzarmenak itunduta dituena.
- Eskabidea egiten duen pertsona lursailaren jabea ez denean, laguntza-eskaera aurreikusitako inbertsioaren titularrak edo emakidadunak aurkeztuko du, jabetzarekin izenpetutako hitzarmen mota agerraraziko dutela, horrek aurkeztutako eskaerarekin bat datorrela esanbidezko eta fede-emailea den adierazpena egin beharko du espedienteari eransteko.
BALDINTZA OROKORRAK
- Eskabidea aurreikusitako inbertsioa hasi baino lehenago aurkeztu behar dute.
- Laguntza hauen ondoreetarako eskabideetako inbertsioak baloratzeko ezarritako moduluak aplikatuko dira.
- Dirulaguntzak ezin du inbertsioaren % 100 gainditu.
- Gutxieneko inbertsioa 1000 eurokoa izango da.
IZAPIDEAK
- Dirulaguntzaren eskabidea horretarako ezarritako inprimaki ofizialen bidez aurkeztu behar dute eta horiek ustiategia kokatuta dagoen udalerriari dagokion Nekazaritzako Eskualde Bulegoan aurkeztuko dituzte.
- Horrekin batera lurren eta egoeraren planoa, aleko aurrekontua eta nagusia, eta baita kasu bakoitzean dagokion txosten teknikoa egiteko eskatzen dizkioten datuak ere.
ESKABIDEEN DATAK ETA EPEAK
Urtero laguntzen deialdia egingo dute. Epe horiek aipatzen dituen azken foru dekretua abenduaren 18ko 247/2007 Foru Dekretua da.
INPRIMAKIAK