saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nekazari profesionalak

Informazioa

Laguntzak eta Dirulaguntzak

LAGUNTZA HORIEK ARAUPETZEN DITUEN ARAUTEGIA

Jarraian laguntza horiek autonomia zein Europa mailan araupetzen dituen arautegia biltzen da.

FINANTZAKETA:
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
ELKARREKIN FINANTZATZEA:
EUROPAR BATASUNA

ONURADUNAREN BETEKIZUNAK

  • 18 eta 65 urte bitartean izatea eskabidea egiteko unean.
  • Nekazaritzako Ustiategien Erregistroak hartakotzat harturiko nekezal produkzioaren ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea.
  • Nekazaritza ustiapenetik datorren errenta zatia nekazariaren errenta osoaren %50a edo hortik gorakoa izango da eta ustiategitik kanporako jardueretan egindako lan-denbora nekazariaren lan-denbora osoaren erdia baino txikiagoa izan behar da.
  • Onuraduna Langile Autonomoen Erregimen Berezian(nekazaritza jarduera) alta hartuta agertu behar da.
  • Honako irizpide hauetakoren batekin bat etorriko den lanbide gaikuntza nahikoa izatea:
    • Nekazaritzako langileburu probak gainditu edo nekazaritzako adarrean gutxienez ikasketa tituluak -gutxienez bigarren graduko Lanbide Heziketa mailakoak edo erdi- edo goi-mailako heziketa zikloa- lortu izana.
    • Edo, bestela, 5 urte baino gehiagoko nekazaritza jarduera egiaztatzea.

USTIATEGIAREN ETA INBERTSIOAREN BETEKIZUNAK

  • Eskabidea egiten duenak hobekuntza plana aurkeztuko du, bertan inbertsioa ustiategiaren egoeraren eta bere ekonomiaren ikuspuntutik justifikatuko da eta egoera horren hobekuntza iraunkorrerako beharrezkoa dena.
  • Eskabidea inbertsioa hasi aurretik aurkeztuko da.
  • Inbertsioak Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuko dira.
  • Ustiategia Bizkaiko Foru Aldundiaren nekazaritzako ustiategien Erregistroan izena emanda egon beharko da.
  • Inbertsioa 6 hilabeteko gehieneko epean bukatu beharko da (epea laguntza onartzen duen Foru Aginduak finkatuko du).
  • Onarturiko ustiapen-egitasmoa onartu ondoko 5 urteko epean zehar gorde beharko da.

LAGUNTZEN ZENBATEKOAK

Hobekuntza plan bakoitzeko kontzeptu guztiengatik jaso daitekeen gehieneko inbertsioa , muga zehatza ezartzen den kasuetan izan ezik, 150.253€-koa izango da MLU bakoitzeko. Gehienez familia ustiategi bakoitzeko 2 MLU lagun daitezke diruz; eta gehienez 5 MLU elkarte ustiategien kasuan.

2007ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitartean Landa garapen iraunkorraren Planak onetsiriko gehieneko Hobetkuntza Plan kopurua 2koa da.

  • Gehieneko inbertsioa landa-etxebizitzan: 120.000 €
  • Gehieneko inbertsioa lurren erosketan: 150.253 €

Jaso daitekeen gehieneko inbertsioa 3.000 eurokokoa izango da, hornidura informatikoan izan ezik.

Laguntzak emateko erak:

Funts-galdurako diru-laguntza.

Laguntzen zenbatekoa
  • Ondasun higigarriak eta higiezinak

    %30 OINARRIZKO DIRU-LAGUNTZA

    • Eraikuntza, nekazaritza pabiloiak eskuratu eta hobetzea (abereak egoteko, biltegiak, siloak, minda-hobiak, jeztea, deposituak…).
    • Baratzezaintza estalia. (negutegiak, arriskuak, berogailua…).
    • Etengabeko hobekuntzak. (belardiak, hesiak, ur hartzeak, drainatzeak, pistak, hormak, elektrifikazioa… jartzea).
    • Frutarbola-sailak. (landareak, egiturak, arriskuak… Gutx. 0,5 Ha.).
    • Makineria erostea.

    %5 GEHIKUNTZA

    Titularrak kudeaketa tekniko ekonomikoko taldeetan. (LORRA).

    %10 GEHIKUNTZA

    • Ingurugiroaren gaineko eraginak deuseztatzeko egitasmoak edo higienea eta animalien ongizatea.
    • Berrikuntza teknologikoa.
    • Kalitatearen hobekuntza, jatorri izendapena, ekologikoak, integratuak…
    • Energia-kostuen murriztea.

    %5 GEHIKUNTZA

    • Nekazaritza eta ingurumeneko kontratua
    • Ustiategiak bat egitea.

    %10 GEHIKUNTZA

    Nekazari gazteak instalazioaren hasierako 5 urteetan.
  • Lurrak erostea (%10)
    Gehieneko inbertsioa 150.253 €
  • Landa-etxebizitza (%15)
    • Nekazariaren ohiko bizilekua
    • Ustiapenari loturiko planta berria 2 urteko jarduera duten gazteentzat soilik.
    • Gehieneko inbertsioa 120.000 €
  • Jarduera partziala duten nekazariak(%30)
    • Produkzio-inbertsioak.
    • PFEZn ustiategiaren sarrerak.
    • Gutx. 0,5 UTA eta %10 erreferentzia errenta ikerketa ekonomikoan.
    • Jarduera urte bi edo 150 ordu ikastaroetan egiaztatzea.
  • Nekazari gazteen instalazioa (100)

    40.000 € X zenbatekoketa koef. (inbertsioa, orografía, isolamendua, elkartegintza, nekazaritza eta ingurumen kontratua)

    Ordainketa era

    %66 onartu eta handik 3 hilabetera, inbertsioaren hasiera egiaztatuz. %34 inbertsioa amaitzean, 6 DEU/MLUko MG egiaztatuz.

    • Errentamendu ordainketa 1. urtea.
    • Notariotza, erregistro, baimen, lizentzia… gastuak
    • Mailegu, abalen… finantza-kostua.
    • Gizarteari ekarpena.
    • Produkzio eskubideak erostea.
    • Lurra, instalazioak, makineria erostea.
    • Bestelakoak
  • Orokorra

    Gehieneko laguntza muga %60koa izango da eremu kaltetuetan eta %50ekoa eremu arruntetan nekazari gazteentzat. Eta %40koa eremu arruntetan, eta %50ekoa eremu kaltetuetan nekazari profesionalentzat.

IZAPIDETZA ETA EPEAK

  • Laguntzen eskabidea horretarako ezarritako inprimaki ofizialetan egingo da eta ustiategia dagoen udalerriari dagokion Nekazaritzako Eskualde Bulegoan aurkeztuko dira. 08/11/24tik 09/02/13ra bitartean.
  • Eskabidearekin batera eskaturiko dokumentazioa ekarriko da.
  • Eskabide epea. Eskabide epea urtero ezarriko da Foru Dekretu bidez. Normalean urteko azken hiruhilean irekitzen da. Epe horiek biltzen dituen azken Foru Dereketua honakoa da: 166/2008, azaroaren 11koa.

INPRIMAKIAK


 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa