saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ordezkatzeko zerbitzuetarako laguntzak

Informazioa

Laguntzak eta Dirulaguntzak
 
 

SARRERA

Lehen sektoreko bizi- eta lan-baldintzak gainerako sektoretakoekin parekatzeko eta nekazaritzako jarduerak gainerako jarduerek dituzten lan-baldintzak izan dezan bermatzeko asmoz Bizkaiko Foru Aldundiak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak ordezkatzeko zerbitzuak sortzeko laguntzak ezarri ditu.

Ondore horretarako arauketaren bidez ezarritako ordezte-kasuak ondokoak dira: nekazaria, ezkontidea edo adin nagusiko laguntzailea ordeztea gaixotasuna, amatasuna, oporrak edo asteko atsedenaldia bezalako zioen ondorioz.

ARAUDIA

Jarraian laguntza hauek ematea araupetzen duen araudia jaso dugu:

EPEAK ETA IZAPIDEAK

 
  1. Gaixotasun, istripu, ama eta/edo aita izateagatiko ordezkapen zerbitzua
    • Ordezkatzeko zerbitzuaren eskabidea inprimaki normalizatu batean egingo dute eta eskatutako agiriez gain nekazaritzako ustiategiari dagokion baxa-dokumentua erantsi beharko dute gehienez 3 asteguneko epean baxa gertatzen denetik.
    • Eskabide hauen izapideak presaz egin behar dituzte ebazpena hamar eguneko epean hartu behar dutela. Salbuespenezko kasu batzuetan ustiategiko lanak guztiz utzi behar dituztenean, espedientearen organo instrukzio-egileak behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu berau ebazten duten bitartean.
  2. Oporraldiaz gozatzeagatik ordezkatzeko zerbitzua
    Interesdunak eskabidea kasuan kasuko Nekazaritzako Eskualde Bulegoan aurkeztuko du, ezarritako inprimakian eta epemuga 2008ko uztailaren 31 izango da.

    Epe horiek jasotzen dituen azken Foru Dekretua honakoa da: 115/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa.

INPRIMAKIAK

ONURADUNEN ESKAKIZUNAK

  • Ordezpen-zerbitzu egokiak jaso behar dituzten nekazaritzako ustiategien titularrek nekazaritzako-lanak izan behar dituzte jarduera nagusi, otsailaren 19ko 22/2002 Foru Dekretuan xedaturik dagoenaren itzalpean.
  • Ustiategiko lanak normalean titularrak berak eta bere familiak egin behar dituzte eta soldatapeko laneskuak egiten duen ekarpena, egotekotan, urtean benetako lansaioan familiakoa baino handiagoa izango ez dela.
  • Onuradunak, eskabidea aurkezteko momentuan 65 urte baino gutxiago beteta izan beharko ditu.
  • Onuradunak norberaren konturako Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Erregimen Berezian edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian (nekazaritzako jarduera) alta eginda izan beharko du.

EMAN BEHARREKO LAGUNTZAK

Ordezkapen motak

  • OPORRALDIA IGAROTZEAREN KARIZKO ORDEZPENA
    • Abeltzaintzako ustiategien titularrei dagokienez, oporraldia igarotzen egotearen kariz finantzatzen den gehieneko epealdia egutegiko 18 egunekoa da, ustiategiko eta urteko (egun horiek 10 egunetan banatuko dira, ahal delarik uztailetik urrira, eta 4na eguneko 2 txanda izango dira); gehieneko kopurua 1.134 eurokoa izango da, egiten den zerbitzu bakoitzeko eguneko 63 euroko moduluari dagokionez.
    • Gainerako pertsona onuradunei doakienez, oporraldia egutegiko 10 egunekoa izango da, ustiategiko eta urteko; diru-laguntzaren gehieneko kopurua 400 eurokoa izango da, egiten den zerbitzu bakoitzeko eguneko 40 euroko moduluari dagokionez.
    • Oporraldia igarotzen egotearen kariz gehienez 3 ordezpen-zerbitzu egin ahal izango dira ustiategiko, onuradunak esnetarako behi-aziendako ustiategien titularrak direnean; gainerako ustiategien kasuan, berriz, ordezpen bakarra egin ahal izango da.
  • GAIXOTASUN EDO ISTRIPUAREN ETA AMATASUNAREN KARIZKO ORDEZPENA
    • Gaixotasun edo istripuaren karizko ordezpena gertatzen denean, egoki den baja eta alta agiriaren bidez egiaztatu beharko da.
    • Gaixotasun edo istripuaren kariz finantzatzen den gehieneko epealdia 22 egunekoa izango da, ustiategiko eta urteko. Esnetarako behi-aziendako ustiategien titularrei eguneko 63 euroko diru-laguntza emango zaie; gainerako titularrei, berriz, eguneko 56 euroko modulua emango zaie. Titularrok jasoko dituzten gehieneko diru-laguntzak 1.386 euro eta 1.232 eurokoak izango dira, hurrenez hurren.
    • Gaixotasun edo istripuaren karizko ordezpena gertatzen denan, ustiategiko eta urteko eskabide bat baino gehiago eskatu ahal izango da; horren muga gozamen-egunek ezarriko dute (egutegiko 22 egun), aurkezten diren eskabideek barik. Amatasunaren karizko ordezpen zerbitzu bakarra egin ahal izango da, ustiategiko eta urteko.
  • AITATASUNAREN KARIZKO ORDEZPENA
    Aurreko idatz-zatian adierazi diren moduluekin finantzatuko da; gehienez, egutegiko 4 egun hartu ahal izango dira, eta gehieneko diru-laguntzak 252 euro eta 224 euro izango dira, hurrenez hurren. Aitatasunaren karizko ordezpen zerbitzu bakarra egin ahal izango da, ustiategiko eta urteko.

Kasu guztietan, egoki den diru-laguntzak ezin gainditu izango du zerbitzugintzaren guztirako kostuaren % 70a, hori baita gehieneko zenbatekoa. Zerbitzu hau jasoko duten pertsonek, gutxienez, zerbitzuari dagozkion kostuen % 30a ordaindu beharko dute.

Ordezpena egiteko kontratatzen diren langileriaren ordainsaria ezin daiteke izan indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.

Diru-laguntza ordaintzeko baldintzak ondoko hauek izango dira: ekainaren 17ko 115/2008 Foru Dekretuaren 30 eta 32. artikuluetan aipatzen diren adierazpenak betetzen direla egiaztatzea eta kontratatzen den langileriak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordaindurik izatea.

 

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa