SARRERA
Bere ustiategian zekor arrak mantentzen dituzten ekoizleen errentaren jaitsiera konpentsatzeko asmoz Europako Batasunak urtero prima bat ematea erabaki du.
Prima honen zenbatekoa Europako Batasunak urtero kalkulatzen du merkatuan behikiaren salneurriek izan dezaketen jaitsieraren arabera eta ustiategian dagoen txahal beitatuen kopuruaren arabera ematen dute. Abereei jatekoa emateko duten lurraldeko oinarriak ere garrantzi handia du.
Erkidegoko prima hori Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dute eta urtero ematen dute.
PRIMA EMATEA ARAUPETZEN DUEN ARAUDIA
Jarraian laguntza hauek arautzen dituen arautegia bildu da, hala maila autonomikoan nola Europan:
- Europako Batasuna
- Eusko Jaurlaritza
FINANTZAKETA: EUROPAKO BATASUNA
ONURADUNAREN ESKAKIZUNAK
Primaren onuradunak bere ustiategian gutxienez 2 hilabeteko aldian 7 hilabete baino gehiagoko abelgorri arrak mantentzen dituzten behikien ekoizleak izango dira.
*Ekoizlea araudian ezarritako konpromisoak bere egiten dituen abeltzain indibiduala, pertsona fisikoa edo juridikoa, dela jotzen dugu.
USTIATEGIAREN ESKAKIZUNAK
- Ustiategia Bizkaiko Foru Aldundiaren nekazaritzako ustiategien Erregistroan erregistratu beharko dute Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan oinarrituta. Ondorio hauek izateko azaleren aitorpena urtero egin beharko dute.
- Primaren eskabidea jaso behar duten animaliak abelgorrien erroldaren identifikazioa eta abereen osasun-kanpaina egitea araupetzen dituen Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 820/97 zenbakidun EE Araudian ezarritako sistemaren arabera identifikatuta egon beharko dira.
- Halaber, eskabidearekin batera, eskatzaileak Nekazaritzako Eskualde Bulegoan animalientzako pasaportea aurkeztuko du eskabidea lehen aldiz egin duen animalia bakoitzeko. Animalia identifikatzen dutenean luzatzen duten dokumentu hori bizitza osoan zehar berarekin batera joan beharko da atxikipen-aldian izan ezik (eskabidearen ondoko 2 hilabete), kasu honetan atxiki ahal izango dute, egitekotan, Nekazaritzako Eskualde Bulegoan.
- Ekoizleak abelgorri arrak ustiategian gutxienez bi hilabetez mantendu behar dituzte, epe hori eskabidea aurkezten dutenetik zenbatzen hasiko dira.
- Prima bereziaren bidez diruz lagundu ahal ditzaten animalien kopuru osoa ustiategi bakoitzeko animalien dentsitate-faktorea aplikatzeak mugatuta dago 15 ALU baino gehiago dituzten ustiategietan. Dentsitateko faktore hori ustiategian mantentzen dituzten animaliak elikatzeko dagoen ustiategiko bazka-azaleraren hektareako ALU kopuruan adierazten dute. Faktore hori hektareako 1´8 ALUtan ezarrita dago.
- Ustiategiak araudian aurreikusita dauden kontrolak egin ditzaten utziko du ikuskapen hori egiteko erraztasunak emango dituela. Eskabidea egiten duten ustiategien % 5 gutxienez bertatik bertara ikuskatuko dute animaliak nahitaez gordean izateko epearen barruan (2 hilabete) prima emateko ezarrita dauden eskakizunak be
ABERE-ZAMAREN KALKULUA
Prima hau emateko ustiategiko abeltzaintzako dentsitatea kontuan hartzen dute. Abeltzaintzako dentsitate hori azienda larri unitate kopuruan (ALU) adierazten dute ustiategiko bazka-azalerarekin lotuta, berau urtero egiten duten AZALEREN AITORPENEAN aitortzen dute eta bertan mantentzen dituzten animaliak elikatzeko da.
Dentsitate-faktorea zehaztea
Berau kalkulatzeko honakoa kontuan hartu beharko dute:
- Primaren eskabidea egiten duten behi ume-hazleak eta urte egokiaren pentzudan dagozkion primak eskatzen dituzten behi arrak eta ardiak eta ahuntzak. Horretaz gain, ekoizle horri aldi horretan egozten zaion erreferentzia indibidualeko esne kopurua ekoizteko beharrezkoak diren esne-behiak ere kontuan hartu beharko dituzte.
- Horrela eskuratutako animalia kopurua ALUtan egin beharreko bihurketa, bihurketako hurrengo taularen arabera egingo dute :
Bihurketa taula animalia bakoitzeko
| Animalia |
ALU |
| Zezenak, behi ume-hazleak eta esne-behiak |
1 ALU |
| 6 hilabete eta 2 urte bitarteko abelgorri arrak |
0,6 ALU |
| Ardiak |
0,15 ALU |
| Ahuntzak |
0,15 ALU |
15eko ALU kopurua baino handiagoa duten ustiategietan, primaren bihurketa Azaleren Aitorpenaren arabera mugatuko dute hurrengo formularen arabera:
ALU kopurua = (Bazka-azalera x 1´8) - (EB x 1+ AA x 0,15)
HONAKOAK DIRA:
ALU kopurua: Prima, hala zekorren prima berezia nola behi ume-hazleen prima, jasotzeko eskubidea duten gehieneko ALU kopurua.
Bazka-azalera: Eskudun organoak administrazioko kontrolen edo izatekotan bertatik bertako kontrolean egiaztatuaren ondorioz aitortutako edo baliozkotutako bazka-azalera.
EB: Ekoizleari asignatutako kuota indibiduala ekoizteko beharrezkoak diren esne-behi kopurua. Kopuru hori ateratzeko batez besteko esne-errendimenduko 4.650 gramo eta kuotaren arteko gehiagozko koefiziente osoa erabiltzen da. Hala ere, ekoizleak bere ustiategiko batez besteko errendimendua jasota dagoen esne-kontrolaren ziurtagiri ofiziala aurkezten baldin badu 4.650 zenbakiaren ordez erabili ahal izango dute.
AA: Urte horri dagokion prima eskatzen duten ardi eta ahuntzen kopurua edo primaren eskubide kopurua zenbaki hori txikiagoa izatekotan.
LAGUNTZEN ZENBATEKOAK
- Atxikipeneko aldiaren hasierako datan baldintza hauek dituzten animaliengatiko eskabideak bakarrik aurkeztu ahal dituzte:
- Zezenei dagokienez, gutxienez zazpi hilabete izan behar dituzte, edo
- Idiei dagokienez, gutxienez zazpi hilabete eta gehienez hemeretzi izan behar dituzte aurreneko adin-taldean; edo, bestela, hogei hilabete gutxienez bigarren adin-taldean.
- Adin-tarte bakoitzak gehienez dirulaguntza jaso dezaketen laurogeita hamar animalia izango ditu urte eta ustiategi bakoitzeko.
- Primaren zenbatekoa honakoa izango da:
- 210 euro prima jasotzeko eskubidea duen zezen bakoitzarentzat.
- 150 euro s prima jasotzeko eskubidea duen idi eta adin-tarte bakoitzarentzat.
- Aurreko zenbatekoaz gain 1´4 ALU/hektareako baino gutxiagoko abere-dentsitateko faktorea duten ekoizleek zenbateko osagarri baten onura ere izan ahalko dute txahal ar bakoitzeko, zenbateko horrek zabaltzeagatiko ordainketa izena du eta 100 eurokoa da.
IZAPIDEAK ETA EPEAK
- Behikien ekoizleei zekorren gizentzegatik eman beharreko primaren eskabidea ustiategiak duen kokalekuari dagokion Nekazaritzako Eskualde Bulegoan aurkeztuko dute horretarako ezarrita dauden inprimakietan, horrekin batera eskatutako agiriak ere aurkeztuko dituzte.
- Aipatutako eskabide hori animalia bizirik dagoenean egingo dute aurreneko tarterako animaliak 7 hilabete betetzen dituenez geroztik eta ondoren delako animalia hori ustiategian bi hilabetez egon beharko da, epe hori eskabidearen datatik aurrera zenbatzen hasiko dira.
- Bigarren tarteari dagokion prima eskatzeko eskabidea animaliak gutxienez 20 hilabeteko adina duenean aurkeztuko dute eta berau ere ustiategian bi hilabetez egon beharko da, epe hori eskabidearen datatik aurrera zenbatzen hasiko dira.
- Eskabideak aurkeztu ahal izateko epea urte osoan zehar zabalik egoten da. Epe horiek aipatzen dituen azken Agindua Arrantza eta Nekazal Sailburuaren 2004ko martxoaren 18ko Agindua da.
INPRIMAKIAK