HITZAURREA
Europako Batasunak urteko prima bat ezarri du ustiategian bertan hazitako abelgorriak hiltzen dituzten abeltzainen errenta-urripena konpentsatzeko.
EBk abelgorri okelak merkatuan duen prezioaren txikipenaren arabera ezartzen du prima horren zenbatekoa eta prima ustiategian hazi eta hildako abelgorrien kopuruaren arabera ematen da.
Batasunaren prima hori urtean behin ematen da eta foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dute.
PRIMARI BURUZKO ARAUTEGIA
- Europako Batasuna
- Eusko Jaurlaritza
FINANTZAKETA: EUROPAKO BATASUNA
ONURADUN IZATEKO BETEKIZUNAK
- Ustiategian abelgorriak hazten dituzten abeltzainek prima bat jaso dezakete hiltzen duten abelburuko, eskabidea aurkeztuta. Prima jasotzeko eskubidea ematen duen abelgorria Europako Batasunaren barruan hiltzen bada edo kanpoko herrialde batera esportatzen bada emango da.
- Hauexek dira hiltzeagatik prima jasotzeko eskubidea ematen dutenak:
- Zezenak, idiak, behiak eta 8 hilabetetik gorako bigantxak, baldin eta abeltzainak gutxienez bi hilabetean eduki badu aberea eta epealdi hori hil edo esportatu baino hilabete lehenago amaitu bada.
- Hilabetetik zazpi hilabetera bitarteko abelgorriak, kanalean gehienez 160 kilo dituztenak, baldin eta abeltzainak aberea gutxienez hilabetean (3 hilabete baino lehen hiltzen bada) edo 2 hilabetean (gainerako kasuetan) eduki badu.
Hiltzen edo esportatzen den unean abelgorriak 5 hilabete baino gehiago baditu, pisuaren baldintza betetzat joko da.
USTIATEGIAREN BETEKIZUNAK
Ustiategia erregistratuta egon behar da Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horren ondoreetarako, urtero egin behar da azaleren aitorpena. Aitorpen horretan eskatzaileak abelgorriak hiltzeagatiko prima jaso nahi duela adierazi behar du; horrez gainera hiltegiei baimena eman diezaieke beraren izenean aurkez ditzaten hiltzen dituzten abelgorriei dagozkien laguntza eskabideak.
Ustiategiak arautegian ezarritako kontrolak jasan behar ditu eta arduradunek erraztasunak eman behar dituzte ikuskapenerako. Primak eskatzen dituzten ustiategien %5 gutxienez in situ ikuskatuko dira, prima emateko betekizunak betetzen dituzten egiaztatzeko.
PRIMAREN ZENBATEKOA
Hona finkatu diren prima zenbatekoak:
- prima jasotzeko eskubidea ematen duen abelgorri bakoitzeko: zezenak, idiak, behiak eta zortzi hilabetetik gorako bigantxak:
- 27 euro, 2000. urtean
- 53 euro, 2001. urtean
- 80 euro, 2002. urtean eta hurrengoetan
- prima jasotzeko eskubidea ematen duen hilabetetik zazpi hilabetera bitarteko abelgorri bakoitzeko:
- 17 euro, 2000. urtean
- 33 euro, 2001. urtean
- 50 euro, 2002. urtean eta hurrengoetan
TRAMITAZIOA ETA EPEAK
- Abeltzainak baimena ematen badie hiltegiei beraren izenean aurkez ditzaten hiltzen dituzten abelgorriei dagozkien laguntza eskabideak, hiltegiok foru organo eskudunei abereen hilketaz bidaltzen dizkieten datuak abeltzainaren izenean egindako prima-eskabidetzat hartuko dira.
- Bestela, laguntza-eskabidea aberea hiltzen edo, esportatzen bada, Batasuneko aduanetatik kanpora irteten denetik hiru hilabete pasatu baino lehen aurkeztu behar da, eta epealdi hauetan nahitaez:
- martxoaren 1etik 31ra bitartean
- ekainaren 1etik 30era bitartean
- irailaren 1etik 30era bitartean
- abenduaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 1era bitartean
- Epe horiek aipatzen dituen azken Agindua Arrantza eta Nekazal Sailburuaren 2004ko martxoaren 18ko Agindua da.
INPRIMAKIAK