Hemen zaude:

Unescoren Liburutegi Publikoari buruzko Manifestuak (1994)adierazten du Liburutegiak aurrerapena erraztu behar duela informazioaren erabileran, bai eta informatikako baliabideen bitartez erabiltzea ere. Manifestuaren idazlariek, arazo honen jakitun, gogorazten dute erabiltzaileen hedapen eta prestakuntzako programak ezarri beharko direla baliabide guztiei probetxua ateratzen laguntzeko helburuz.
Erabiltzaileen prestakuntzako saioen helburua, bai eta prestakuntzako materialak Liburutegiaren webean sartzea ere, da ezen, horrela nahi duen edozein pertsonak, bereziki erabiltzaile berriek, beharrezko ezagutzak eskuratzea liburutegian erraztasunez moldatzeko, erabilgarri dauden zerbitzuak, sekzioak eta tresnaz ezagutaraziz eta erabiltzaileek informazioa eskura dezatela erraztuz.
Erabiltzaileek liburutegiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko xedez, bai eta honek eskaintzen dizkien aukera guztiei etekina atera ahal izateko ere, Foru Liburutegiak prestakuntzako hurrengo saio hauek antolatu ditu:
Ordutegia:
Asteazkenean 11:00 eta 17:00 orduetan.
Izen-ematea:
Espazio hau informazioko prestakuntzara zuzenduta dago. Liburutegiak gune honetan baliabideak eta materialak eskaintzen ditu liburutegia ezagutzen eta autoikaskuntzatik informazioko baliabideak erabiltzen laguntzeko helburuz. Ez ahaztu laguntza behar izanez gero beti liburutegiarekin harremanetan jartzeko aukera dagoela.
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia