Hemen zaude:
BIZKAIBUS enpresak erabiltzaileen esku informazio-kanal bat jarri du, autobuseko bidaietan telefono mugikorraren bidez datu interesgarriak kontsultatu ditzaten.
Erabiltzaileak autobusei aukeratutako geltokira iristeko falta zaien denbora jakin ahal izango du, autobusa ez galtzeko geltokira behar besteko denborarekin hurbildu ahal izateko, beharrezkoak ez diren itxaronaldirik egin gabe.
638 444 555 zenbakira SMS bat bidaliz, BUS hitzarekin, ondoren hutsune bat utzi eta azkenik geltokien zenbaki bat adieraziz, gure telefonoan beste SMS bat jasoko dugu hurrengo autobusek hara iristeko behar duten gutxi gora beherako denbora-tartearekin.
Adibidez:
Basurto Ospitaleko geltokia (Av. Montevideo 18) 0804 zenbakia dauka, 638 444 555 zenbakira SMS bat bidaltzen badugu BUS 0804 testuarekin (BUS hutsunea 0804), beste SMS bat jasoko dugu, honako honen parekoa:
Bizkaibus
3136 lineari buruz bakarrik galdetu nahi badugu, zenbaki berdinera idatziko dugu BUS 0804 3136 testuarekin (BUS hutsunea 0804 hutsunea 3136), eta gure telefonoan jasoko duguna hau izango da:
Bizkaibus
3136 BARAKALDO 5m
Mapara hurbiltzen garen heinean, Bizkaibuseko geltokiak barnean hartzen dituen zirkulu hori txikia ikusi ahal izango dugu. Hain zuzen ere, alde batetik, geltokiaren xehetasuna ikusi ahal izango dugu sagua horren gainetik pasatzean, eta, bestetik, horren gainean klik eginez gero, autobus ezberdinak geltoki horretara iristeko geratzen den denbora jakin ahal izango dugu. Geltokiari zehatz-mehatz erreparatuz gero, geldiunearen udalerria, zenbakia eta horren deskribapena aurki daitezke. Zenbaki hori da, hain zuzen ere, SMS bidezko Informazio-Zerbitzura bidali behar dena.
MoviStar, Vodafone, Euskaltel eta Orange konpaniei mezua, operadore bakoitzaren arabera.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia