saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak

Informazioa

Baterako finantzazioa: Europar Batasuna. Europa egiteko modu bat. Garapen Erregionaleko europar fondoa.

Herri agintarien ustez, interes ekonomiko orokorreko zerbitzuek berebiziko garrantzia dute herritarrentzat eta zerbitzuok ez lirateke emango (edo bestelako baldintza batzuekin emango lirateke) herri erakundeen esku-hartzerik ez balego. Jarduera horiek bereizgarriak izan behar dute beste jarduera ekonomiko batzuen interes ekonomiko orokorrarekin alderatuta.

Justizia Auzitegi horren epaian ezarritako baldintzak dira Altmark epaiaren irizpideak. Horien arabera, interes ekonomiko orokorreko zerbitzu baten konpentsazioa ezin har daiteke estatuko laguntzatzat. Laburbilduz:

  • interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat jotzen da jarduera, eta haren atazak eta betebeharrak argi eta garbi zehazten dira;
  • zerbitzu publikoaren kostuak konpentsatzeko parametroak objektiboak eta gardenak dira eta aldez aurretik ezartzen dira;
  • konpentsazioa ez da izango zerbitzua emateko koste garbiak gehi zentzuzko etekin bat baino handiagoa (hots, behar baino gehiagoko konpentsazioa izan barik); eta
  • edo bestela kontratu publiko bidez ezartzen da konpentsazioa, edo, lizitazio publikorik ez bada egin, interes ekonomiko orokorreko zerbitzua agindu zaion sozietateari konpentsazioa ematen zaio behar bezala kudeaturiko enpresa batek izango lituzkeen kostuen arabera.
 
 

e-mailez bidali

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa