Hemen zaude:
Inbertsioa zaintzen dela bermatzeko eginiko inbertsioak dira, edo balio ekonomiko, ekologiko edo sozial handiagoa dakartenak, hala nola belar-sastraken garbiketak, inausketak, garbiketak, ongarritzeak, kimua hautatzea, itxiturak jartzea eta kentzea, babesleak jartzea, tratamendu fitosanitarioak egitea, biomasa biltzea energiaren arloko balorazio egiteko eta basoko makineria erostea.
0 URTEKO BELAR-SASTRAKEN GARBIKETA: eskuz eginiko baso-berritzeetarako, udal belar-sastraken garbiketa landaketa egin den urte berean.
LANDAKETEN BELAR-SASTRAKEN GARBIKETA ILARATAN EDO GUZTIZKO GARBIKETA
Hazkunde azkar eta ertaineko koniferoak: bai hazkunde azkarreko koniferoetarako, bai hazkunde ertaineko koniferoetarako, belar-sastraken 3 garbiketarako diru-laguntza emango da lehen 5 urtean.
Hazkunde ertaineko koniferoak: hazkunde ertaineko koniferoetan, lehen 3 belar-sastraken garbiketaz gain (konifero guztietan), belar-sastraken beste 2 garbiketarako diru-laguntza emango da 6 eta 10. urteren barruan nahitaez egin behar dira.
Hazkunde ertain eta moteleko hostozabalak: lehenengo 5 urteetan 5 belar-sastraken garbiketarako diru-laguntza emango da, eta baita beste 2 belar-sastraken garbiketarako ere, 6. eta 10. urte barruan egiten baldin badira.
Eukaliptoak: 0 urteko belar-sastraken garbiketaz (basoberritzeetan) eta kimuen aukeraketan laguntzeko garbiketaz gain, belar-sastraken 2 garbiketarako diru-laguntza emango litzateke, bat lehenengo 3 urteen artean eta bestea osoa 5. urtetik aurrera.
BELAR-SASTRAKA GARBIKETA OSAGARRIAK: kimuen hautaketarekin, inausketekin, basoko soilguneekin eta orrazketekin batera.
APROBETXAMENDUA DUEN GARBIKETA: hasierako dentsitatearen %15 deuseztatu behar da. Ez da mozturiko egurra ateratzea exijitzen.
Hazkunde azkarreko koniferoak: 4-8 urte.
Hazkunde ertain eta moteleko koniferoak: 8-12 urte.
APROBETXAMENDUA DUEN MEHAZKETA: ezinbesteko baldintza da basotik ateratzea mozturiko egurra.
Hazkunde azkarreko koniferoak: 8-12 urte. 700-1.000 oin/ha-ko azken dentsitatea utzita.
Hazkunde ertain eta moteleko koniferoak: 12-18 urte. 700-1.000 oin/ha-ko azken dentsitatea utzita.
Hostozabalak: 15-20 urte.
Eukaliptoetan eta hostozabaletan. Nahitaez mozketa egin eta hurrengo 3 urteen barruan.
MAILAREKIN ETA TXARRANTXA ILARA BATEKIN EGINIKO ITXITURA
Kasu hauetan jarri ahal izango dira:
Baso-berritzeak: lehen 5 urtean.
Lursailak: basoaren aldeko laguntzekin lotuak, balio ekologiko handiko arboladiak zaintzeko eta birsortzeko.
5 TXARRANTXAILARAREKIN EGINIKO ITXITURA: soilik justifikaturiko kasuetan, itxiturak basogintza eta abeltzaintzako eginkizun bikoitza betetzen duenean.
5 urtetik gorako landaketetan. Materiala berriz erabili edo bilketa-zentro baimendu batera eraman beharko da. Inola ere ezin utz daiteke basoan bertan behera.
Babesleak hartutako azalera-unitateko jarritako babesleen dentsitatearen araberakoa izango da diru-laguntzaren modulua, eta gehieneko balioa lortuko du moduluak hektareako 600 babesleko edo handiagoko dentsitateetarako.
Erosketa-fakturaren bidez justifikatu beharko da babesleen eskuraketa.
KONIFEROEN 1. INAUSKETA: gehienez 1,70 eta 2 metroko bitarteko garaieran (inoiz ezin inaus daiteke zuhaitzaren garaieraren herena baino altuago)
Hazkunde azkarreko koniferoak: 8 - 12 urte
Hazkunde ertaineko koniferoak: 12 - 16 urte
KONIFEROEN 2. INAUSKETA: gehienez 4,5 eta 5 m-ko garaikoak
Hazkunde azkarreko koniferoak: 12-18 urte
Hazkunde ertaineko koniferoak: 16-20 urte
HAZKUNDE ERTAIN ETA MOTELEKO HOSTOZABALEN INAUSKETA:
Adar asko sortzeko joera duten espezieei dagokienez, 4. urtetik 12. urtera, taxutze-inausketa edo moldaketarako (adar nagusiarekin lehiatzen diren kimuak mozteko) diru-laguntza emango da.
12. urtetik 18. urtera, 1,70 metrotik 2,50 metrora arteko gutxieneko altuera izango duen inausketa diruz lagun daiteke.
Erabilitako ongarri mineralaren erosketa-fakturarekin justifikatu beharko da.
Hazkunde bizkorreko espezieak: 3 ongarritze txandan zehar.
Hazkunde ertain/moteleko espezieak: 3 ongarritze txandan zehar.
Baso-berritzearen lehen bi urtean erabilitako tratamendu fitosanitarioetarako diru-laguntzak emango ahal izango dira.
Erabilitako produktuaren erosketa-fakturarekin justifikatu beharko da. Trataturiko azaleraren arabera, produktu bakoitzerako adierazitako dosiaren antzekoa erabiliko da eta kantitate horrek bat etorri beharko du fakturan agertzen denarekin.
Baso berritzearekin nahitaez lotutako laguntza.
BIOMASA BILTZEA: biomasa hondarrak biltzea, mozteko eta zuhaitzak kentzeko eragiketetan sortuak, energiaren aldetik baloratzeko.
HONDARRAK BIRRINTZEA: basoan birrintzea.
Laguntza eskatzean, proforma faktura aurkeztu beharko da, eta makineriaren eskuraketa justifikatu behar da erosketa-faktura aurkeztuta.
Diruz lagundutako makinak:
Sastrakak garbitzeko makina
Inausteko artaziak
Zerrak
Motozerrak
Gehieneko diru-laguntza: mota bakoitzeko makina 1, jabe bakoitzeko eta 5 urteko.
Eskatzaileak 5 ha.tik gorako baso eremu baten jabea izan behar du.
Ustiategi bakoitzeko gehienez eman daitekeen diru-laguntza: 3.000 €
| JARDUKETAK | UN. | Aleko prezioa |
|---|---|---|
| Sastraka-garbiketa osagarria / 0 urtea | ha. | 350,00 € |
| Sastraka-garbiketa sailetako ilaratan | ha. | 390,00 € |
| Sail osoaren sastraka-garbiketa | ha. | 585,00 € |
| Aprobetxamendu bako garbiketa (egurra atera bada) | ha. | 325,00 € |
| Aprobetxamendua duen garbiketa (nahitaezkoa da egurra ateratzea) | ha. | 500,00 € |
| Eukalipto kimuak hautatzea | ha. | 575,00 € |
| Hostozabal kimuak hautatzea | ha. | 575,00 € |
| Basoko itxitura maila zinegetikoarekin + txarrantxa 1 | m.l. | 6,00 € |
| Baso-sartzeen itxitura babeslea txarrantxa ilarekin | m.l. | 4,90 € |
| Sail helduen itxiturak kentzea (5 urtetik gorakoak) | m.l. | 2,00 € |
| Hostozabalen babeslea (dentsitatea: > 600 ud./ha) tutorea barne | ha. | 1.455,00 € |
| Koniferoen lehen inausketa, 1,70 - 2 m-ko garaiera | ha. | 500,00 € |
| Koniferoen bigarren inausketa, 4,5 - 5 m-ko garaiera | ha. | 500,00 € |
| Zuhaitz hostotsuen inausketa, 1,70 metrotik 2,50 metrora arte, 12. urtetik 18. urtera | ha. | 500,00 € |
| Zuhaitz hostotsuen taxutze-inausketa, 4. urtetik 12. urtera | ha. | 300,00 € |
| Ongarritzea | ha. | 230,00 € |
| Tratamendu fitosanitarioak (lehen 2 urteak) | ha. | 200,00 € |
| Biomasa biltzea energian aprobetxatzeko edota hondakinak birrintzeko | ha. | 1.100,00 |
| Eskuko makineria: motosega, motozerra, zerrak, artaziak | Fakturaren arabera | |
| JARDUKETAK | MODULUEN % |
|---|---|
| Belar-sastraken garbiketa, orrazketak, kimuak hautatzea, itxiturak jartzea eta kentzea, hostozabalen babesleak, inausketak eta ongarritzeak | % 40 BKIPTrik gabeko lurretan |
| % 50 BKIPTren barruko lurretan | |
| % 60 BKIPT lurs. eta Natura 2000 Zonaldeetan edo Parke naturaletan kokatuak | |
| Biomasa biltzea / Basoko makinen erosketako hondarrak birrintzea | % 30 |
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia