saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

6-A lerroa: BASOAK MANTENTZEKO, HOBETZEKO ETA GARATZEKO LAGUNTZAK: BASO-BERRITZEAK

Informazioa

SARRERA

Baso-berritzeen inguruko inbertsioen eta lagundu daitezkeen gastuen barruan, basoak berritzeko lanak eta hutsarteak betetzeko lanak sartzen dira.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUKETAK

  1. BASO-BERRITZEA

    Baso-berritzearen moduluaren barruan, hauexek sartzen dira: aurretik dagoen landarediaren tratamendua, lurra prestatzea, (zulaketa, zorupe-berriketa), landatzea eta landarea erostea.

    Laguntza hau jasotzen duten sailak baso-estazioaren baldintzei lotu behar zaizkie eta bateragarriak izan behar dute ingurumenarekin. Horretarako, 5 hektareatik beherako baso-berritze txikietan, Ingurumen Eraginaren Azterlan Erraztua aurkeztuko da, eta 5 hektareakoa edo handiagoa denean, Ingurumen Eraginaren Azterlana aurkeztuko da. Gainera, kasu guztietan aurkeztu beharko da BFAko Baso Zerbitzuak basoa berritzeko emandako baimena.

    Espeziea hautatzerakoan, azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa araupetu duena, hartu beharko da kontuan.

    Ezin lagundu daitezke eukaliptoen baso-berritzeak, pinudien ukipen fitosanitarioetan izan ezik betiere genero horretarako estazio egokiak badira (4 A laguntza lerroan azaldutako kasua).

    Aurretik dagoen landarediaren tratamendua eta lurra prestatzea:

    Aurreko landaketako mozketaren hondakinak biltzean datza, edo landaketa egin ahal izateko lurra prestatzeko lanen aurretik dagoen landaredia garbitzean.

    Bulldozer erako makineria erabili ahal izango da, bai aurretik dagoen landarediaren tratamenduan, bai lurraren prestaketan, baina baldintza hauek bete beharko dira:

    • % 30etik beherako maldetan, hondakinak biltzea eta zorupe-berriketa lineala.
    • % 30-45eko maldetan, hondakinak mekanikoki biltzea eta zorupe-berriketa lineal etena.
    • Gehienez % 50eko maldan, hondakinak mekanikoki biltzea eta zulaketa mekanizatua.
    • Gehienez % 60ko maldan, zamagailuarekin edo D4 makina bereziarekin biltzea hondakinak, arrasteluarekin, inoiz ez hortzarekin.
    • Erreka bazterretan debekatuta dago makina horiek gutxienez 5 m-ko zerrenda batean erabiltzea ubidearen alde banatan, betiere egon dagoen ibarreko landaredia errespetatuz.

    Lur baldintza egokietarako ezarri dira maldaren muga horiek, eta eguraldi txarra denean, laguntza murriztu daiteke edo lurra eskuz prestatzeko baldintza jar daiteke diru-laguntza jaso ahal izateko.

    Lurra prestatzean, soilik baimenduko dira erreketa-lanak basozainak suebakiekin guztiz inguratuta dagoela egiaztatzen badu, komunikazio sistema eta itzaltzeko bitartekoen sistema eraginkorra duela. Nahitaezkoa izango da erreketa egitea eta Base Gorriari jakinaraztea erreketa egin nahi den eguna.

    Landaketa:

    Estazioaren kalitatearen araberakoak izango dira gutxieneko dentsitateak, eta taula honetakoari lotuko zaizkio:

    Gutxieneko dentsitatea hektareako
    ESPEZIEAK Gutx. dents./ hektarea
    Insignis pinua 1.100
    Larizio pinua 1.100
    Itsas pinua 1.100
    Taeda pinua 1.100
    Douglas izeia 1.100
    Alertzea (larix sp) 1.100
    Lawson altzifrea 1.100
    Sekuoia 800
    Beste konifero batzuk 1.100
    Hazkunde ertaineko hostozabalak 600
    Hazkunde moteleko hostozabalak 600
    Landarea:
    • Hornitzailearen agiria aurkeztu beharko da, ugalketarako erabilitako materialak ugalketako basoko materialen ekoizpenari, merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzko indarreko legeria betetzen duela egiaztatzeko.
    • Hautaturiko kategoria edo maila handiagokoa ugalketaren ondoriozko basoko materialekoa izango da intsignis pinuaren landarea, edo legez baimendutako inportaziokoa.
    • Ezinbestekoa da faktura aurkeztea landarearen erosketa egiaztatzeko.
  2. HUTSARTEAK BETETZEA

    Barnean da baso-berritzearen ondorengo lehen urteko hutsarteak betetzea.

MODULUAK

Moduluak
JARDUKETAK UD
Koniferoen eskuzko baso-berritzea ha 2.400,00
Koniferoen baso-berritze mekanikoa ha 2.130,00
Hostozabalen eskuzko baso-berritzea ha 3.000,00
Hostozabalen baso-berritze mekanikoa ha 2.725,00
Hutsarteak betetzea (gehienez % 20) ha 250,00

DIRU-LAGUNTZA

Hauexek dira diru-laguntzen gehieneko ehunekoak, bai baso-berritzeetarako, bai hutsarteak betetzeko lanetarako.

DIRU-LAGUNTZA
JARDUKETAK MODULUEN %
B.K.I.P.T.rik gabe B.K.I.P.T.rekin B.K.I.P.T.rekin, NATURA 2000 ZONALDEEN EDO PARKE NATURALEN BARRUKOAK
Intsignis pin. 50% 60% 60%
Hazk. ert. 60% 70% 80%
Hazk. mot. 80% 90% 95%

TXOSTEN BALORATUETARAKO INPRIMAKIAK

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

HASIERA

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa