saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

6-B linea: LAGUNTZAK, MANTENTZE, HOBEKUNTZA ETA GARAPENERAKO: MAKINERIA AUTOPROPULTSATUA

Informazioa

SARRERA

Atal honen barruan zurkaiztu, bildu eta zuhaitzak botatzeko lanak egiteko basoko makineria espezifikoa erosteko inbertsioetarako laguntzak jasotzen dira.

Laguntza hauen hartzaileek egiaztatu beharko dute bere jarduera Bizkaiko Lurralde Historikoan basoko aprobetxamenduak egitea dela. Eta horretarako aurreko urteko jardueren memoria aurkeztuko dute.

Makinez gainera, basoko makinen tresnak ere diruz lagundu ahalko dira (ezkutua duen winchea, mozteko burua eta ekipo informatikoa, basoko garabia).

Eskabidearekin batera ezinbesteko eskakizuna izango da faktura proforma aurkeztea. Diru-laguntzaren ordainketa azkenean egiteko, erosketaren behin betiko faktura aurkeztu beharko da Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialeko makinaren inskripzioarekin eta erantzukizun zibileko aseguru egokiarekin batera. Makineriak matrikulazioa behar duenean, gainera, honen frogagiria ere aurkeztu beharko da.

Diru-laguntza gehienez onuradun bakoitzeko eta urteko 3 eskabideri emango zaie 6 urteko epean. Epe hori LGIP 2007-2013 planaren programazioarekin bat dator.

MODULUAK eta DIRU-LAGUNTZA

Titular bakoitzeko gehieneko urteko inbertsioa 200.000 eurokoa izango da.

MODULUAK eta DIRU-LAGUNTZAREN %
JARDUKETAK MODULUA (€) DIRU-LAGUNTZA
Basoko makineriaren erosketa Fakturaren arabera Gehienez %30 fakturaren gainean

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

HASIERA

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa