Hemen zaude:

Apirilaren 29an, batzordeak jardunbide egokien kodea sortu zuen, estatu-laguntzen kontrol prozeduren izapideen gardentasuna, sinesgarritasuna eta aurrikusgarritasuna hobetzeko.
Estatu-laguntza oso erabilgarria izan daiteke gizartearentzat, adibidez ingurumena hobetzeko, ikerkuntza eta garapena sustatzeko, edo langileei trebakuntza gehiago eskaintzeko ematen baldin bada. Baina estatu-laguntza kaltegarria ere izan daiteke. Adibidez, eraginkorrak ez diren enpresak merkatuan mantentzen lagundu dezake; horrek, epe luzean, kontsumitzaileentzat prezio garestiagoak ekarriko lituzke-eta. Enpresek, gainera, gobernu bat beste baten kontra jarri ahal dute, beren inbertsioak diru-laguntzarik gehien eskaintzen dituen herrialdera eramatearekin mehatxatuz. Horregatik, batzordeak estatu-laguntza kontu handiz aztertu behar du, denek batera adostutako helburuak lortzen lagunduko duela bermatzeko. Helburu hori lortze aldera, funtsezkoa da prozedura eraginkorrak, errazak eta aurreikusgarriak izatea.
Estatu-laguntzako neurriak kontrolatzeko prozedura estandarraren faseak 1999ko prozeduraren araudian ezarrita daude. Baina prozedura honen instrukzioa, praktikan, nabarmen hobetu liteke, iraupenari, gardentasunari eta aurrikusgarritasunari dagokienez, batzordeak eta estatu kideek jardunbide egoki batzuk erabiltzeko konpromisoa hartuz gero. Gaur egun, batez beste bost hilabete behar dira batzordeak erabaki bat hartzeko, aldez aurretik, jakinarazitako neurriaren aldez aurretiko ikerketa egin behar baitu. Eta batzordeak ikerketa formal xehatua egin behar baldin badu, 21 hilabetetik gora beharko du.
Norbanako gaietan erabakiak hartzeko egutegiko aurrikusgarritasun eza eta iraupen luzea kaltegarriak dira gaur egungo enpresen premietarako.
Jardunbide egokien kodeak alderdi guztien diziplina hobetu behar du, jakinarazpena baino lehenagoko kontaktuen erabilera sistematikoa sustatu, eta batzordearen eta estatu kidearen arteko informazio trukea modernizatu aldez aurretiko ikerketa fasean zehar. Horrek nabarmen hobetuko luke estatu kidearen jakinarazpenen kalitatea, eta gaien izapideak azkartuko lituzke, jakinarazpen formala egin ondoren.
Jardunbide egokien kodeak prozeduraren gardentasuna hobetuko luke, interesdunen mesedetan. Kodeak faseen araberako prozedura sortuko du salaketak izapidetzeko; horrela, aurreikusgarriagoa izango da. Salatzaileei beren salaketen izapideei buruzko informazio hobea emango die
Jardunbide egokien kodea interesdun guztien mesederako da: estatu kideak eta laguntzak jasotzen dituztenak mesedetuko ditu, estatu-laguntzei buruzko erabakiak azkarrago jasoko dituztelako. Gainerako interesdunen mesederako ere bada, beren iritziak eman ahal izango dituztelako jakinarazitako estatu-laguntzako neurri bati buruz batzordeak bere behin betiko jarrera adierazi baino lehen.
Kodea 2009ko irailaren 1ean sartu da indarrean.
Abisua
Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.
Erantsitako fitxategiak:
Estatu-laguntzen kontrol prozeduren jardunbide egokien kodea (gaztelaniaz) (742 Kb.)
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia