saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

V. ERANSKINA - ETEentzako ESTATU LAGUNTZEI BURUZKO EB-aren ARAUEN ESKULIBURUA.

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsak. Europa egiteko bide bat

Enpresa txiki eta ertainak (ETE) europar ekonomiaren bizkarrezurra dira. Europako BPGaren %60 sortzen dute. EB-ak hogeita hiru milioi ETE baino gehiago ditu; hau da, europar enpresen %99. Europan lanposturik gehien sortzen dutenak dira. 100 milioi pertsona baino gehiagok lan egiten du haietan, beren jatorrizko komunitateetan sustrai sendoak dituzte, eta gizarte kohesiorako eta egonkortasunerako bermea dira.

Finantzazio egokia eskuratzea EB-ko enpresa txiki eta ertainen arazo nagusietako bat da, batez ere gaur egungo moteltze ekonomikoaren testuinguruan. Horregatik, Batzordeak estatu-laguntzari buruzko arauak berriztatu ditu orain dela gutxi, estatu kideei inbertsioak Lisboako Estrategiako helburuetarantz, hazkunderako, enplegurako eta lehiakortasunerako, hobeto orientatzea gomendatzeko. Testuinguru honetan, ahalegin berezia egin da (eta estatu-laguntza emateko aukerak areagotu dira) ETEei dagokienez.

Estatu-laguntzei buruzko EB-ren arauek baimentzen dituzten laguntza-kategoria guztiak jaso ditzakete ETEek. Enpresa handiei ere eman ahal zaizkien laguntza-neurrien kategorietan, ETEek laguntza are handiagoak jasotzen dituzte.

Eskuliburu honen bidez, estatu-laguntzako gaietan EB-ko arauek baimentzen dituzten ETEentzako laguntza-aukeren deskribapen laburra aurkeztu nahi dugu. Gaur egun bizi dugun ekonomi eta finantza krisialdian, finantzazioa eskuratzea errazteko asmoz estatu-laguntzarako dauden aldi baterako neurriak ere hemen sartu ditugu.

 
 

e-mailez bidali

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa