saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Kenkari fiskalak I+Ggatik

Informazioa

Enpresei I+G kontzeptuagatik dauden kenkari fiskalak benetan aplikatzea errazteko helburuz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien Ogasun Sailek SPRIrekin hitzarmena sinatu dute honek aipatutako Zerga Administraziorako txosten loteslea egiteko ikerketa edo garapen bezala jardueraren izaera eta kalifikazioari dagokionez.

Euskal enpresek SPRIri Kalifikazioaren Txosten arrazoituak egiteko eskatu ahal diote garatzen ari diren I+G-ko proiektuei buruz.

Aipatutako txostena eskatzeko prozesua zabalik dago eta indarrean egongo da datorren 2012. urteko abenduaren 28a arte 2012ko ekitaldiarekin berarekin lotuta. SPRIren Webaren bitartez Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Berrikuntza Sailaren I+G-ri buruzko programen laguntzetara jo eta hauen onuradun izateko aurkeztutako proiektuek zuzenean bere txostena jasoko dute. Aipatutako Txosten arrazoitua jaso nahi duten gainerako enpresek eskaera www.spri.net orriaren bidez bideratu beharko dute. Bi kasuotan, bere balorazioa jasoko dute 2012ko lehenengo seihilekoan zehar, txostena Sozietateen gaineko Zerga aurkezteko epea bukatu baino lehenago eduki ahal izateko xedez.

Ebaluazioa eta ondorengo txostena doako zerbitzua da, SPRIk euskal enpresei eskaintzen diena. SPRI zein foru erakundeen helburua euskal enpresetan ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak piztu, bultzatu eta sustatzea da.

 
 

e-mailez bidali

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.

Erantsitako fitxategiak:

I + G proiektu memoria teknikoa (28 Kb.)

Informazio gehiago Interneten

SPRI web orria


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa