Hemen zaude:
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako foru aldundiek elkarrekin aurkezten dute software libreko tresna berri bat, hirugarrenek modu elektronikoan egin ahal izateko aldundiekin egin beharreko fakturazioa. Ekimen honeekin liderrak izango gara harreman administratiboak aldatzeari dagokionez, fakturazio-prozesuetarako berrikuntza bat jartzen baitugu euskal enpresen eskura.
Faktura elektronikoa egiteko ef4ktur bezeroak kudeaketarako autonomia handia eskaintzen die enpresei beren eragiketa telematikoetan, bai eta euren bezeroek dituzten behar funtzionaletara egokitzeko aukera ere.
Aplikatiboaren lizentziak eta iturburu-koderako sarbideak gardentasuna bermatzen dute eta aplikatibo hau enpresek egun dituzten informazio-sistemekin integratzea erraztuko dute. ef4ktur bateragarria da Windows, Linux, eta Mac-ekin, erabiltzaile guztiek erabili ahal izan dezaten aplikatibo informatiko hau, euren lan-ingurunea edozein izanda ere.
Software berria da, ETE, mikroETE eta langile autonomoei zuzenduta dagoena, fakturazio elektronikoa erraz eta modu soilean egin ahal izan dezaten, informatikako ezagutza aurreraturik behar izan gabe.
Softwarea erabat doan deskarga daiteke www.ef4ktur.com web gunean. Honetaz gain, gune berean dago softwarea ondo erabiltzeko euskarria eta hura instalatu eta erabiltzeko laguntzarako eskuliburuak. Gainera, trebakuntzarako eskolak antolatuko dira, enpresak errazago has daitezen sistema erabiltzen. Laguntzarako telefono bat ere eskura izango dute erabiltzaileek.
Abisua
Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia