saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

4.1.1 lerroa: Intsignis pinudi zaharretako arrisku fitosanitariorako laguntzak

Informazioa

SARRERA

Gutxienez 40 urteko Insignis pinuaren (Pinus radiata) espezieko basoberritzeak dituzten eta zuhaiztiaren mozketa egin ondoren egurretarako 40 cm-ko edo gehiagoko batez besteko diametroko unadak dituzten titularrek lortu ahal izango dituzte laguntza hauek.

Batez besteko diametroa ezartzeko, Tasatzaileen Erregistroan behar bezala inskribaturiko tasatzaile ofizialak eginiko tasazioa aurkeztuko da. Behar bezala bete behar da tasazio-inprimakia, zeren eta, daturik ez badago edo okerreko datuak badaude, laguntza ezeztatu egingo baita. (eredua 1996ko otsailaren 8ko –astelehena– 29. BAOn argitaratu zen)

Ezinbesteko baldintza da mozketa egin eta egurra jaso dela egiaztatzea, egiaztagiri baten bitartez, eta mozketa egin eta hurrengo kanpainan azalera espezie berberarekin edo hazkunde ertain eta motela duten koniferoekin edo hazkunde ertain eta motela duten zuhaitz hostotsuekin.

Baso-berritze lanak behar bezala burutu direla egiaztatu ondoren ordainduko da laguntza. Horiek, eskabidea egin aurretik nahiz egin ostean egin ahal izango dira.

Baso-berritzeak mantentzeko eta zaintzeko ondorengo lanak ez badira egiten, jasotako laguntzak osorik itzultzeko eskatu ahal izango da.

Gehienez 60.000 €-ko diru-laguntza zuzena emango da onuradun bakoitzeko eta urteko.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUKETAK

Laguntza hau eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da hauek lan guztiak egitea:

  • Matarrasako mozketa egitea eta moztutako egurra ateratzea: Diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu baino lehen egin behar da.

  • Hondarrak garbitzea

  • Moztutako zonaldeko baso-berritzea hurrengo kanpainan

BASO-SOILKETAK ETA OINAK ATERATZEA

Zuhaiztiko oinak moztu eta jasotzean datza, eta diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu baino lehen egin behar da

BASO-BERRITZEA

Moztutako azalera nahitaez basoberritu beharko da dena delako mozketa egin eta hurrengo kanpainan. Horretarako, intsinis pinua edo hazkunde ertain eta motela duten koniferoak edo hazkunde ertain eta motela duten zuhaitz hostotsuak erabil daitezke.

Baso-berritzearen moduluaren barruan, hauexek sartzen dira: aurretik dagoen landarediaren tratamendua, lurra prestatzea (zulaketa, zorupe-berriketa), landatzea eta landarea erostea.

Laguntza hau jasotzen duten sailak baso-estazioaren baldintzei lotu behar zaizkie eta bateragarriak izan behar dute ingurumenarekin. Horretarako, 5 hektareatik beherako baso-berritze txikietan, Ingurumen Eraginaren Azterlan Erraztua aurkeztuko da, eta 5 hektareakoa edo handiagoa denean, Ingurumen Eraginaren Azterlana aurkeztuko da. Gainera, kasu guztietan aurkeztu beharko da BFAko Baso Zerbitzuak basoa berritzeko emandako baimena

Aurretik dagoen landarediaren tratamendua eta lurra prestatzea:

Aurreko sailen mozketako hondakinak biltzean datza, edo landaketa egin ahal izateko lurra prestatzeko lanen aurretik dagoen landaredia garbitzean.

Bulldozer erako makineria erabili ahal izango da, bai aurretik dagoen landarediaren tratamenduan, bai lurraren prestaketan, baina baldintza hauek bete beharko dira:

  • % 30etik beherako maldetan, hondakinak biltzea eta zorupe-berriketa lineala.

  • % 30-45eko maldetan, hondakinak mekanikoki biltzea eta zorupe-berriketa lineal etena.

  • Gehienez % 50eko maldan, hondakinak mekanikoki biltzea eta zulaketa mekanizatua.

  • Gehienez % 60ko maldan, zamagailuarekin edo D4 makina bereziarekin biltzea hondakinak, arrasteluarekin, inoiz ez hortzarekin.

  • Erreka bazterretan debekatuta dago makina horiek gutxienez 5 m-ko zerrenda batean erabiltzea ubidearen alde banatan, betiere egon dagoen ibarreko landaredia errespetatuz.

Lur baldintza egokietarako ezarri dira maldaren muga horiek, eta eguraldi txarra denean, laguntza murriztu daiteke edo lurra eskuz prestatzeko baldintza jar daiteke diru-laguntza jaso ahal izateko.

Lurra prestatzean, soilik baimenduko dira erreketa-lanak basozainak suebakiekin guztiz inguratuta dagoela egiaztatzen badu, komunikazio sistema eta itzaltzeko bitartekoen sistema eraginkorra duela. Nahitaezkoa izango da erreketa egitea eta Base Gorria jakinaraztea erreketa egin nahi den eguna.

Landaketa:

Gutxieneko dentsitateak estazioaren kalitatearen araberakoak izango dira, eta taula honi lotu beharko zaizkio:

Gutxieneko dentsitatea hektareako
ESPEZIEAK Gutxieneko dents./ hektarea
Intsignis pinua 1.100
Larizio pinua 1.100
Itsas pinua 1.100
Taeda pinua 1.100
Douglas izeia 1.100
Alertzea (larix sp) 1.100
Lawson altzifreak 1.100
Sekuoia 800
Beste konifero batzuk 1.100
Hazkunde ertaineko hostozabalak 600
Hazkunde moteleko hostozabalak 600
Landarea:
  • Hornitzailearen agiria aurkeztu beharko da, ugalketarako erabilitako materialak ugalketako basoko materialen ekoizpenari, merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzko indarreko legeria betetzen duela egiaztatzeko.

  • Hautaturiko kategoria edo maila handiagokoa ugalketaren ondoriozko basoko materialekoa izango da intsignis pinuaren (Pinus radiata) landarea, edo legez baimendutako inportaziokoa.

  • Ezinbestekoa da faktura aurkeztea landarearen erosketa egiaztatzeko.

MODULUAK

Batetik mozketa eta bestetik baso-berritzeak baloratuko dira:

BASO-SOILKETA ETA OINAK KENTZEA
Batez besteko diametroa Laguntza/ha
40 - 44,99 cm 3000 /ha
45 - 49,99 cm 3400 /ha
50 cm edo handiagoa 3800 /ha
 
BASO-BERRITZEA
BASO-BERRITZEA UN
Koniferoen eskuzko baso-berritzea ha 2.400,00
Koniferoen baso-berritze mekanikoa ha 2.130,00
Hostozabalen eskuzko baso-berritzea ha 3.000,00
Hostozabalen baso-berritze mekanikoa ha 2.725,00

DIRU-LAGUNTZA

Gehieneko zuzeneko diru-laguntzaren muga 60.000 eurokoa da, onuradun bakoitzeko eta urteko.

4.1.1 lerroko MATARRASAKO MOZKETA ETA OINAK KENTZEko diru-laguntza
BASO-SOILKETA ETA OINAK KENTZEA MODULUEN %
100%
 
BASO-BERRITZERAKO diru-laguntza
BASO-BERRITZEA
ESPEZIEAK BASO-BERRITZEETARAKO MODULUEN % EHUNEKO HAUEI GEHITUKO BEHARREKO GEHIKUNTZAK (*)
BKIPTrik gabe BKIPTrekin BKIPTrekin, NATURA 2000 ZONALDEEN EDO PARKE NATURALEN BARRUAN SARTUAK
Ints. pin. 50% 60% 60% + 25%
Hazk. ert. 60% 70% 80% + 10%
Hazk. mot 80% 90% 95% + 5%

(*) 40 urtetik gorako basodi horien baso-berritze lanei dagokienez, baso-berritzeetarako laguntzen ehunekoei gehitu beharreko zenbait hazkunde ezarri dira, “baso-berritzeetarako moduluen %” gisa agertzen direnak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Agiri hauek gehitu behar zaizkio laguntza-eskabideari:

  • Dokumentazio orokorra

  • Baso-soilketarako eta basodia ateratzeko dokumentazioa

    • Mozketa-baimena

    • Mozketa egiteko baimena

    • Mozketa egin izanaren egiaztagiria (emate-agiri mota, kontratua, …)

    • Tasazio txostena

  • Baso-berritzerako dokumentazioa

    • Baso-berritzerako baimena

    • Ingurumen Eraginaren Azterlan Erraztua, 5 hektareatik gorakoa baso-berritzeak direnean

    • Ingurumen Eraginaren Azterlana, 5 hektareako edo 5 hektareatik gorako baso-berritzea denean.

TXOSTEN BALORATUETARAKO INPRIMAKIAK

HASIERA

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa