Hemen zaude:
Nekazaritzako ingurumen arloko
Bizkaiko Egitaraua
Kargatu zip fitxategia (ZIP fitxategia 2 MB.)
Nekazal-ingurumen programak helburu bikoitza dauka:
Bizkaiko ingurumen eta nekazaritza-programa
| JARDUKETA-LINEA | NEKAZARITZA-INGURUMENEKO NEURRIA | BATEZ ERE ZEINENTZAT | BEHARKIZUNAK | URTEKO PRIMAK 5 URTERAKO |
|---|---|---|---|---|
| I.2 | Simaurren eta minden kudeaketa eta lurralde oinarria duten abeltzaintzako ustiategietako ongarriztapena. | Simaurrak eta mindak aplikatzeko lurralde oinarria duten nekazaritzako ustiategiak |
Abeltzaintzako elkarteko kidea izan edo aholkularitza-kontratua edukitzea. Gainerako beharkizunak: ikus liburuxka |
Larre eta bazka laboreak. 67 €/Ha-ko Baratze eta zurezko laboreak 120 €/Ha-ko |
| III.2. | Lurzoruaren babesa. Zurezko laboreak, landare-gainazala ezartzea. | Mahastizainak, frutazainak |
Ekoizleen Elkarteko kidea izatea Gainerako beharkizunak: ikus liburuxka |
90 €/Ha-ko |
| V.1. | Sega-belardien kontserbazioa | Sega-belardietarako lurralde oinarria duten abeltzaintzako ustiategiak |
Abeltzaintzako elkarteko kidea izan edo aholkularitza-kontratua edukitzea. Gainerako beharkizunak: ikus liburuxka |
152 €/Ha-ko |
| V.2. | Mendiko larrreen aprobetxamenduaren kudeaketa | Abeltzainen elkarteak | Larreetarako eskubideak dituzten elkarteak | 107 €/Ha-ko |
| VI.1 | Tokiko abere-arrazen kontserbazioa. | Diru-laguntza jaso dezaketen tokiko abere-arrazen animaliak dituzten abeltzainak | Arraza-elkarteko kidea izatea |
|
| VI.2 | Euskal Autonomia Erkidegoan sagardotarako sagarrondoen tokiko barietateen kontserbazioa | Sagardotarako sagarrondoen tokiko barietatedun frutazainak | Frutazainen Elkarteko kide izatea | 725 €/Ha. |
| VIII.1 | Nekazaritza ekologikoaren ekoizpena | Ekologi laboreen ekoizpenerako erabilitako lurrazala duten nekazariak |
Elkarteko kidea izatea Gainerako beharkizunak: ikus liburuxka |
|
| VIII.2 | Ekoizpen integratua | Frutazainak, baratzainak, mahastizainak. |
Elkarteko kidea izatea Gainerako beharkizunak: ikus liburuxka |
|
| VIII.3 | Indabaren laborantza | Gernikako indabaren ekoizleak |
Elkarteko kidea izatea Gainerako beharkizunak: ikus liburuxka |
600 € /Ha-ko, Gernikako indaba |
| VIII.4 | Bioaniztasuna hobetzeko erlezaintza | >40 labeldun erlauntza dituzten erlezainak edo >150 labelik gabekoak |
Elkarteko kidea izatea Gainerako beharkizunak: ikus liburuxka |
7,5 €/Ha |
Indarrean dagoen neurria egitarau berrian agertzen ez bada, baserriaren ingurua artatzea, esaterako, neurri horri eutsi egin beharko zaio, egitarau berriko beste neurri bati heltzen zaion kontuan hartu barik. Horrelakoetan, onuradunak nekazaritza-ingurumeneko bi kontratu izango lituzke.
Eskabidea aurkeztu aurretik, eta egitarau berriko neurrietarako eta konpromisoa aldatzeko eskabidea bada bakarrik, ustiategiaren ingurumeneko diagnostikoa egin beharko da. Ustiategiak ingurumen mailan dituen arazoen berri jakitea da diagnostiko hori, horretarako galdera batzuk erantzun beharko direlarik. Diagnostikoaren emaitzen arabera, eskatu behar diren lehentasunezko neurriak, gomendatuak eta borondatezkoak, zehaztuko dira.
Diagnostikoa egin eta gero, eskabidea beteko da, hartan oinarrituta eskatu beharreko neurriak eskatuko direlarik, eta eskatzaileari dokumentazio egokia emango zaio, berak bete dezan.
Nekazaritzako eskualdeetako bulegoak eta Deustuko (Bilbo) Nekazaritza Zerbitzua.
Nekazaritzako eskualdeko bulegoak
Nekazaritza Zerbitzua. 94.406.68 eta 94.406.68.69
Elkarteetako teknikariak (Lorra Kooperatiba). 94.455.50.63
Behar bezala beteta eta eskatutako informazio guztia jasotzen dutela aurkeztu behar dira eskabideak.
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia