Hemen zaude:
Legealdian zehar azpiegituren plan berezia sustatuko da jarduera ekonomikoaren eta enpresarialaren dinamizazioa bultzatzeko.
Azpiegiturak sozietate publikoaren bidez garatuko den Azpiegituren Plan hori bi alorren inguruan egituratuko da:
Elkartegiak Sareak, Ekonomia Sustapen Sailak kudeatuta, Azpiegiturak, S.A.U. bere sozietate publikoarekin elkarlanean, Bizkaiko enpresei bulego eta pabiloi industrialetarako moduluak eskaintzen dizkie.
Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresa brritzaileen eta sektore-enpresen mintegiak garatzea sustatzen du.
Enpresen sorrera eta kokapena laguntzen dituzten poligonoak, dela zuzenean, dela Azpiegiturak S.A.U. bidez, bestelako erakunde batzuekin elkarlanean, sustatu eta kudeatzea.
Bizkaiko enpresak laguntzeko enpresako azpiegituren garapenean lan egiten duten eta Bizkaiko Foru Aldundiak, zuzenean edo zeharka, partaidetza duen enpresen jarduketak bultzatzea.
Bizkaiko enpresak laguntzako enpresako azpiegiturak garatzen, zuzenean edo zeharka, lan egiten duten eta Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza duten enpresen jarduketak bultzatzea.
Azpiegiturak, S.A.U. enpresa publikoaren bidez, lurzoruaren eskuraketa eta sustapen publikoa eta egoitzazko aldeen kudeaketa.
Azpiegiturak, S.A.U. enpresa publikoaren bidez inoren menpean bizi behar duten adineko pertsonentzako eta beste talde batzuentzako azpiegiturak eta ekipamenduak sustatzen dira.
Azpiegiturak, S.A.U. enpresa publikoaren bidez kirol, aisialdi edo kulturaren arloetako azpiegitura, ekipamendu eta instalazioen eraikuntza bultzatzen da.
Azpiegituren bilatzailea
Ekonomia Sustapen Sailak sustatutako azpiegiturak bilatzeko tresna.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia