saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bikaintasunerako Trebakuntza: Hobekuntza Profesionala.

Informazioa

Xedea (1. artikulua)

Graduatuondoko gazteen bikaintasuneko trebakuntzari laguntza ematea, hobekuntza profesionaleko ikastaroak eginez atzerriko ospe handiko nazioarteko zentroetan edo halako zentro batean baina Euskal Herriko unibertsitate batekin batera.

Pertsona onuradunak (2. artikulua)

2010/2011, 2011/2012 edo 2012/2013 ikasturteetan lizentziatutakoak edo graduatutakoak, ikasketen azken batez besteko emaitzan oso ongi edo emaitza altuagoa lortu dutenak eta Bizkaian bizi edo erroldatuta daudenak, edo Bizkaia Talentia programan parte hartu dutenak.

Diruz lagudu daitekeen egitatea (3. artikulua)

Atzerriko ospe handiko nazioarteko unibertsitate eta zentroetan hobekuntza profesionaleko ikastaroak egitea.

Hobekuntza profesionalerako ikastaroak 6 hilabetekoak izango dira, gutxienez, eta eskaera aurkezten den egunetik 2014ko martxoaren 31ra bitartean hasi beharko dira.

Hobekuntza profesionaleko ikastaroak atzerriko ospe handiko nazioarteko unibertsitate edo zentro batean egin ahal izango dira osorik, edo Euskal Herriko unibertsitate batekin batera, betiere ikastaroaren % 50 gutxienez atzerrian egiten bada.

Eskatzaile bakoitzeko hobekuntza profesionalerako ikastaro bana baino ez da diruz lagunduko.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak (4. artikulua)

Matrikula, material didaktikoa, joan-etorriak, aseguruak, ostatua, eta mantenua atzerrian bikaintasuneko prestakuntza egitearen ondorioz sortutakoak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa (4. artikulua)

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 euro izango da.

Edukia:

  1. Kontzeptu hauetan:
    • Matrikula eta beste tasa batzuk (halakorik egonez gero).
    • Material didaktiko espezializatua.
    • Joan-etorria, jatorriko hiritik helburuko hirirako bidaia eta bueltakoa.
    • Istripuetarako, ospitaleratzeko eta osasun-laguntzarako osasun-aseguruko poliza.
  2. Atzerriko egonaldirako poltsa bat, ostatua, joan-etorriak eta mantenua direla eta sortutako gastuetarako. Gehienez, hilabeteko 1.000 eurokoa izango da poltsa hori, eta 6 hilabetez emango da, gehienez.

Diru-laguntzak emateko araubidea (6. artikulua)

42/2013 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, graduatuondoko gazteen hobekuntza profesionalerako bikaintasuneko trebakuntzaren arloko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dituena.

Dokumentazioa

Epeak (5. artikulua)

Eskabideak aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 15etik, 2013ko urriaren 31ra arte.

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa  Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an (Bilbo) dauden bulegoetan eska daiteke txartela. 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

Gehiago jakin nahi baduzu

Gazteria, kultura, aisia eta kirolak

 
Aldundiaren logotipoa