Xedea
Langabetuek edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonek enpresa txikiak eta autoenpleguko proiektuak sortzea eta martxan jartzea sustatzea.
Neurriak
-
Aholkularitza eta prestakuntza ikastaroak
-
Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak
-
Lana sortzeko neurri berezia
-
Ekintzaile gazteei laguntzea, enpresa martxan jartzeko inbertsioak egiteko
Onuradunak (pertsonak eta erakundeak)
-
1. neurria: Udal mailako enpleguko eta toki garapeneko zentroak. Fundazioak, elkarteak eta dirua irabazteko asmorik gabeko bestelako erakundeak.
-
2. neurria: I. fasearen ondorioz (prestakuntza eta aholkularitza) enpresak abiatu dituzten langabetuak edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonak, helbide sozial eta fiskala Bizkaian daukatenak, edo prestakuntza eta aholkularitza gabe enpresak martxan jarri dituztenak.
-
3. neurria: Autoenplegua sustatzeko programaren itzalpean (89/2012 Foru Dekretuak araututakoa) 2013. urtean edo 2012. urtean sortu diren enpresa berriak.
-
4. neurria: 2012ko azaroaren 1etik aurrera jarduera ekonomiko bat hasi duten eta egiten duten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta izaera juridikorik gabeko erakundeak.
Araudi arautzailea
Agiriak
Proiektuak sortu eta martxan jartzeko aholkularitza. Erakundeen zerrenda
Adjudikaziodunen weborrialdeei lotura zerrenda (56 KB)
2013ko 3358 Foru Agindua (58 KB)
Eskaerak aurkezteko epea
-
Aholkularitza eta prestakuntza ikastaroak
BAO argitaratu ondoko egunetik apirilaren 16ra arte.
-
Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak
2013ko ekainaren 14tik urriaren 31ra.
-
Enplegua sortzeko neurri berezia
2013ko ekainaren 14tik urriaren 31ra.
-
Ekintzaile gazteei laguntzea, enpresa martxan jartzeko inbertsioak egiteko
2013ko apirilaren 15etik urriaren 31ra.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
CALL-CENTER