Informazio geografikoaren sistema. Horren bitartez, Lurralde Historikoko informazio grafikoa ikusi, kontsultatu eta deskargatu ahal izango da, eta horren barne egongo dira: eskala ezberdinetako kartografia bektoriala, kartografia historikoa, urte desberdinetako ortoargazkiak eta baita kartografia egin edota interpretatzeko interesgarria den gainontzeko beste informazioa.
Orain eskuragarri dauden produktuak, ondorengo hauek dira:
- Kartografia bektoriala: 2002 eta 2006ko lurralde osoaren irudikapenak 1:5.000 eskalan dauden planoetan, eta DWF eta DXF formatuetan egindako 2003 eta 2009 urteen arteko 1:500 eskalan dauden hirigune anitzen irudikapenak.
- Ortoargazkiak: 2006, 2008 eta 2009ko eta 1999. urtea baino arinagoko lurralde osoaren irudiak JPG formatuan.
- Kartografia historikoa: 1930. urte inguruan egindako planoen irudi eskaneatuak. Udalerrietako kartografiari dagozkie, garai hartako toponimiarekin.
- Oinarrizko informazioa: irudikapen kartografikoan erabiltzen diren sinbolo eta marra berezien bilduma, baita geruzen modeloak, marrazketa-blokeak, mapa-gidak, etab. ere.