saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Abiadura-murriztaileak eta alertako zeharkako bandak jartzeko Instrukzio Teknikoa

Informazioa

Abiadura-murriztaileak galtzadan jartzen diren elementuak dira eta xedetzat dute ibilgailuak hiri barruko zatietan zirkulazio-abiadura mugatuak mantentzera behartzea. Erregelamendu berriak hiru murriztaile mota jasotzen ditu: oinezkoentzako pasabide goratuak, irtengune erdizirkularrak (aglomeratuzkoak edo aurrefabrikatuak) eta alertako zeharkako bandak, zoladuraren egitura fresaketa edo irtengune bidez aldatuta eraikitzen direnak.

Erregelamendu horretan jasotako irizpide orokorraren arabera, murriztaile horiek honako leku hauetan baino ez dira jarriko:  hiri barruko zeharbideetan, sare osagarrian (urdinak), eskualde mailako sarean (berdeak) eta tokiko sarean (horiak). Foru errepide garrantzitsuenetan (errepide gorriak) eta oinarrizko sarean(errepide laranjak) ezin izango dira jarri. Beste muga batzuk ere jarri dira, errepideen geometriaren arabera: bihurguneak, aldapa handiak, ikuspen eskasa, etab.

Murriztaileek izan behar dituzten ezaugarri teknikoak ere zehaztu dira, baita izan behar duten geometria, materiala, drainatzeak, seinaleztapen horizontal eta bertikalak eta argiak.

Abiadura-murriztaile horiek Bizkaiko Foru Aldundiak bere kabuz edo udalek eskatuta jarri ahal ditu.

 
 

Bizkaiko Foru Aldundiaren 88/2010 FORU DEKRETUA [PDF 904 KB], ekainaren 22koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko errepide-sareko zeharbideetan abiadura-murriztaileak eta alertako zeharkako bandak jartzeko instrukzio teknikoa onartzen da.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa