Herri agintaritzaren esku dagoen idatzizko, ikusizko eta entzutezko informazio oro, elektronikoa edo beste edozein eratako informazio, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoena, honako gai hauen ingurukoa bada:
- Ingurumeneko elementuen egoera: airea, ura, lurra, flora, fauna, ekosistemak eta paisaiak, etab., eta elkarri eragiteak
- Ingurumenean eragina izan dezaketen faktoreak: substantziak, energia, zarata, irradiazioak, hondakinak, igorpenak, isurketak, etab.
- Ingurumen faktoreetan eta elementuetan eragina izan dezaketen neurriak eta jarduerak: politikak, arauak, planak, programak, erabakiak, ekintzak, etab.
- Ingurumenari buruzko txostenak.
- Ingurumenean eragina duten neurriei eta jarduerei buruzko erabakiak hartzean erabilitako gizarte-ekonomiako azterketa.
- Pertsonen osasun eta segurtasun egoera eta bizi-baldintzak, ondare historiko, kultural eta artistikoaren eta eraikuntzen egoera, ingurumeneko elementuek edo ingurumenean eragina duten faktoreek, neurriek eta jarduerek ukituta badaude.