saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nazioartekotzea

Informazioa

Xedea (2. artikulua)

Bizkaiko enpresa txiki eta ertainak nazioarteko merkatuetan gehiago sartzea eta merkatu horietan duten presentzia areagotzea, haien  esportazio jarduera bultzatuz.

Erakunde onuradunak (3. artikulua)

Bizkaiko enpresak, I. eranskinean zehaztutako sektoretakoak badira eta , baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 3 eta 100 pertsona arteko plantilla izatea.
  • Helbide soziala eta fiskala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea, bai eta diru-laguntzak itzultzeagatik ordainduko beharreko betebeharrak ere.
  • Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana.

Beren-beregi kanpo uzten dira beste enpresa batzuen zeharkako esportazioari laguntzen dioten enpresa bitartekariak. Sozietate publikoak eta Zuzenbide Publikoko erakundeak kanpoan geratuko dira.

Diruz lagundu daitekeen egitatea (4. artikulua)

  • Merkataritza-ordezkaritzak herrialde berri batean sortzea.
  • Enpresa herrialde berri batean sartzea.

Gehienez aurkez daitekeen eskabide kopurua (11. artikulua)

Entitate bakoitzak, gehienez, hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu;  eskabide bakoitza herrialde bakar bateko proiektu bati buruzkoa izan beharko da, eta proiektuak bi helburuetako bat soilik lortu nahiko du; helburuko eskaeren gehieneko kopurua honako hau izango da:

  • Merkataritza-ordezkaritzak herrialde berri batean sortzea: eskabide bat, gehienez.
  • Enpresa herrialde berri batean sartzea: hiru eskabide, gehienez.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak (5. artikulua)

  • Langile- gastuak:  langileen gastua(soldata + karga sozialak) helburuko den herrialdean dauden bitartean, eta helburuko herrialdean  langileen kontratazioa.
  • Langile horien bidaiak eta ostatu-gastuak (mantenua izan ezik)
  • Kontratazioak : Nazioartekotze plana, kanpoko aholkularitza, sustapen eta publizitatea, aukeratutako herrialdeko azoketan parte hartzea
  • Zuzenean egotz daitezkeen beste gastu batzuk, behar bezala justifikatuak.
  • Merkataritza-ordezkaritzen kasuan, jardueraren hasieran behin bakarrik egiten diren gastuak ere sartzen dira (eratzea, eskriturak, lizentziak, eta abar).

Diru-laguntzaren oinarria (6. artikulua): gastuen mugak

  1. Merkataritza-ordezkaritzak herrialde berri batean sortzea
    • Langile-gastuak (soldatak eta karga sozialak): 30.000€
    • Bidaiak eta ostatua: 20.000€
    • Kontratazioak: 50.000€
  2. Enpresa herrialde berri batean sartzea.
    • Langile-gastuak (soldatak eta karga sozialak): 20.000€
    • Bidaiak eta ostatua: 20.000€
    • Kontratazioak: 40.000€

Bidaia eta pertsona bakoitzeko, bidaietarako eta ostaturako, diru-laguntza jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa: 1.500 €, Europako herrialdeen kasuan, eta 2.500 €, gainerako herrialdeen kasuan.

Diru-laguntzaren oinarria 15.000 euro baino gutxiagokoa duten proiektuek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

Laguntzen zenbatekoa (8. artikulua)

Oinarri zehatzaren %50 artekoa:

  • Orokorra: %40.
  • Lotu gabeko Bizkaiko beste enpresa batzuekin lankidetzan eginiko proiektua: + % 10.Lotu gabeko Euskal Autonomia Erkidegoko beste enpresa batzuekin lankidetzan eginiko proiektua: + % 5.

Erakunde onuradun bakoitzeko, gehienez eman daitekeen zenbatekoa: 60.000 euro

Diru-laguntzak emateko araubidea (22. artikulua)

Diru-laguntzak emateko, norgehiagoka prozedura erabiliko da.

Epeak (9. eta 10. artikulua)

Eskabideak: 2013ko apirilaren 1etik 2013ko apirilaren 30era.

Ekintzak egitea: 2013ko urtarrilaren 1etik 2014ko ekainaren 30era arte egingo dira proiektuak.

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/Sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.

Araudia eta dokumentuak

2012ko laguntzen deialdia

Jasotako laguntzen justifikazioa.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa